McLain Ward (BrewsterNew York (AEB) 1975ko urriaren 17a) hipikan aritzen den kirolari estatubatuarra da.

McLain Ward

Bizitza
JaiotzaBrewster (New York)1975eko urriaren 17a (48 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaGreenwich Country Day School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakjauzi-zalduna
Pisua75 kilogramo
Altuera177 zentimetro

mclainward.com
Instagram: mclainward Edit the value on Wikidata

Olinpiar Jokoak aldatu

2004ko Udako Olinpiar Jokoetan, Atenas 2004an (Atenas), Saltoak taldeka proban, AEBko taldea osatzen zuten [[ Peter Wylde]] (Fein Ceraren gainean), McLain Ward (Sapphireren gainean), eta Chris Kappler-ek (Royal Kaliberen gainean) urrezkoa lortu zuten Suediako taldearen eta Alemaniako taldearen aurretik sailkatuz.

2008ko Udako Olinpiar Jokoetan, Pekin 2008an (Pekin), Saltoak taldeka proban, ostera, AEBko taldea osatzen zuten Laura Kraut (Cedricen gainean), McLain Ward (Sapphireren gainean), Will Simpson (Carlsson Vom Dachen gainean) eta Beezie Madden-ek (Authenticen gainean), urrezkoa lortu zuten Kanadako taldeari eta Suitzako taldeari aurre hartuz.

2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), berriro Saltoak taldeka proban, AEBko taldea osatzen zuten Kent Farrington (Voyeuren gainean), McLain Ward (Azuren gainean) eta Lucy Davis-ek (Barronen gainean), zilarrezkoa lortu zuten Frantziako taldearen atzetik eta Alemaniako taldea gaindituz.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), Saltoak taldeka proban, beste behin, zilarrezkoa lortu zuen AEBko taldearekin, Suediako taldearen (urrezko domina) atzetik eta Belgikako taldearen (brontzezko domina) aurretik sailkatuz; oraingoan, honako hauek osatzen zuten taldea: Laura Kraut (Baloutinueren gainean), Jessica Springsteen (Don Juan van de Donkhoeveren gainean) eta McLain Ward-ek (Contagiousen gainean).[1][2]

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak aldatu

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2004 Atenas
  Grezia
  Saltoak taldeka.[3]
Sapphire
ren gainean.
2008 Pekin
  Txina
  Saltoak taldeka.[4]
Sapphire
ren gainean.
2016 Rio de Janeiro
  Brasil
  Saltoak taldeka.[5]
Azur
en gainean.
2020 Tokio
  Japonia
  Saltoak taldeka.[6]
Contagiousen gainean.

Erreferentziak aldatu

  1. «McLain Ward» olympedia.org (Ingelesez)
  2. «McLain Ward» olympics.com (Gaztelaniaz)
  3. Saltoak taldeka. Emaitzak 2008 olympedia.org (Ingelesez)
  4. Saltoak taldeka. Emaitzak 2008 olympedia.org (Ingelesez)
  5. Saltoak taldeka. Emaitzak 2008 olympedia.org (Ingelesez)
  6. Saltoak taldeka. Emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)

Kanpo estekak aldatu