Mayra Andrade (Habana, Kuba, 1985eko otsailaren 13a) abeslari caboverdetarra da. Gaur egun Lisboan bizi da eta bertan grabatzen badu ere Cabo Verdeko morna musika tradizionala eta jazz musika uztartzen ditu[1]. Cesária Évoraren oinordeko kontsideratzen da.

Mayra Andrade

(2020)
Bizitza
JaiotzaHabana1985eko otsailaren 13a (39 urte)
Herrialdea Cabo Verde
BizilekuaParis
Hezkuntza
HizkuntzakCape Verdean Creole (en) Itzuli
frantsesa
gaztelania
portugesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakmusikaria, abeslaria eta aktorea
Jasotako sariak
Genero artistikoamorna (en) Itzuli
batuque (en) Itzuli
funaná (en) Itzuli
jazza
world musica
Musika instrumentuapercussion (en) Itzuli
ahotsa
DiskoetxeaRCA Records
Columbia Records

mayra-andrade.com
Facebook: mayraandrade Twitter: _mayraandrade_ Instagram: mayraandradeofficial MySpace: mayraandrade Spotify: 7uriYlc9ETgOg8VPFbdnbE iTunes: 152178358 Last fm: Mayra+Andrade Musicbrainz: e746ec27-6f34-4442-b897-96fd85f769fe Songkick: 454186 Discogs: 690607 Allmusic: mn0001005079 Edit the value on Wikidata
Mayra Andrade, 2014an.

Biografia aldatu

Kuban jaio bazen ere[2], gurasoak caboverdetarrak ditu eta egun gutxi zituela Afrikara itzuli ziren. Cabo Verden pasa zuen haurtzaroa baina Mayra Andraderen aita goibernuko diplomatikoa izanik atzerriko hanibat herrialdetan bizi izan zen, Senegalen, Angolan eta Alemanian, besteak beste[2]. Urtero ordea bi hilabete Cabo Verdeko Santiago uhartean pasatzen zituen[2]. Hizkuntza ugari hitzegiten dituen arren abesti gehienak Cabo Verdeko kriollo hizkuntzan grabatu ditu.

17 urte zituela Parisera joan zen bizitzera eta han egon da 2015 urtean Lisboara aldatu zen arte[3][4]. Parisen Orlando Pantera musikaria ezagutu zuen eta berarekin elkarlanean portuges hizkuntza nagusi den tokitan kontzertu ugari eman zituen. 2006an bere aurreneko diskoa atera zuen, Navega[2]. Alemaniako Kritikoen saria eskuratu zuen, bai eta bigarren diskoarekin ere, Stória, stória....[5] BBC Radio 3ko musika sarietan debutari onenaren saria eskurau zuen 2008an[6].

2013an Lovely Difficult diskoa atera zuen[3], aurrekoekin konparatuta ez hain tradizionala eta pop antzerakoagoa. Estatu Batuetako, Israelgo, Frantziako eta Erresuma Batuko artisten kolaborazioak izan zituen eta abestiak portugesez, Cabo Verdeko kreoleraz, frantsesez eta ingelesez grabatu zituen.

2019ko otsailean Manga diskoa atera du, bere ibilbideko bosgarrena[7].

Aktibismoa aldatu

2011 urtean Trio Mocotóren diskoan "Berimbau" abestian kolaborazioa egin zuen eta jasotako ditrua HIESAri aurre egiteko erabili zen. 2015ean Nazio Batuen enbaxadore izendatu zuten. "Aske eta Berdin" kanpainan hartu du parte Cabo Verdeko LGBT komunitatearen eskubideak bultzatu asmoz.

Diskografia aldatu

  • Navega (2006)
  • Stória, stória... (2009)
  • Studio 105 (2010)
  • Lovely Difficult (2013)
  • Manga (2019)

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «The Voice of Cape Verdean Soul: Mayra Andrade» Sinuous Magazine 2012-02-09 (Noiz kontsultatua: 2019-02-08).
  2. a b c d «Mayra Andrade, voice of Cape Verde - Times Online» web.archive.org 2011-05-17 (Noiz kontsultatua: 2019-02-08).
  3. a b (Ingelesez) akyere. NEW ALBUM: Lovely Difficult by Mayra Andrade – Akatasia :: African Style and Inspiration. (Noiz kontsultatua: 2019-02-08).
  4. «Ten minutes with...Mayra Andrade, Articles | ARISE» web.archive.org 2013-10-25 (Noiz kontsultatua: 2019-02-08).
  5. «Bestenliste 2-2007» www.schallplattenkritik.de (Noiz kontsultatua: 2019-02-08).
  6. «BBC - Awards for World Music 2008» www.bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2019-02-08).
  7. (Portugesez) SAPO. «Mayra Andrade lança "Manga", "uma fruta que faz bem ao coração"» SAPO 24 (Noiz kontsultatua: 2019-02-08).

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mayra Andrade