Maximilien Émile Louis Maufra (Nantes, 1861eko maiatzaren 17a - Poncé-sur-le-Loir, 1918ko maiatzaren 23a), Maxime Maufra izenarekin ezaguna egin zen margolari, grabatzaile eta litografo frantsesa. Inpresionismo eta postinpresionismoarekin lotzen zaio.[1]

Maxime Maufra

Peintre de la Marine (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaNantes1861eko maiatzaren 17a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaPoncé-sur-le-Loir1918ko maiatzaren 23a (57 urte)
Hezkuntza
Heziketalycée Georges-Clemenceau (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, Irarlea, litografoa, diseinatzailea eta artista grafikoa
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakCamille Pissarro eta Alfred Sisley
KidetzaBreton Regionalist Union (en) Itzuli
MugimenduaPont-Aven School (en) Itzuli
Genero artistikoaItsas ikuspegia
paisaia margolaritza

Biografia aldatu

Margolaritzan haren aitarekin hasi zen, Loira ibaiaren paisaiak margotzen. Aitak negozio mundura bideratu nahian Ingalaterrara bidali zuen eta han Maximek Turnerren margolaritza ezagutu zuen. Halaber, Gales eta Eskozia ezagutu zuen eta horrek inpaktu handia izan zen berarentzat. 1884an Frantziara itzuli zen. 1886an, Parisko erakusketa batean, Octave Mirbeauk bere margolaritza ezagutu zuen. 1890an Maxime Maufrak buru-belarri margolaritzan aritzea erabaki zuen. 1892an Parisko Bateau-Lavoirren instalatu zen, lehendabizikoa izanik. 1890an Gauguin ezagutu zuen; ondoren, Pont-Avenen eta Poldun boladak batzuk egon zen. Poliki-poliki bere estilo propioan joan zen sakotzen. Bere paisaiak originalak dira, asko eta asko itsas-paisaiak. Quiberon, Raz, Crozon penintsula ezagutu zituen eta paisaia haiek bere lanen protagonistak izango ziren.[2]

Margolan ezagunak aldatu

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. .
  2. .

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maxime Maufra