Maxim Lvovitx Kontsevitx (errusieraz: Макси́м Льво́вич Конце́вич; Khimki, Errusiako SESF, 1964ko abuztuaren 25a) errusiar matematikaria da. Frantziako Ikerketa Zientifiko Aurreratuetarako Institutuko irakasle eta Estatu Batuetako New Brunswickeko Rutgers Unibertsitateko irakasle bisitaria da. Moskuko Unibertsitatean ikasi ondoren, Informazioa Prozesatzeko Problemen Institutuan lan egin zuen. 1992an eskuratu zuen doktoregoa, Bonngo Unibertsitatean (Alemania). Harvard, Princeton, Berkeley eta Bonnen lana egiteko aukera eman zioten. Kontsevitxek matematika hutsaren eta fisika teorikoaren arteko erlazio asko sortu ditu, Richard Feynmann eta Edward Wittenek egindako lanaren eraginpean bereziki. Ekarpenik garrantzitsuenak korden teorian eta kuantuen teorian egin ditu. Dena dela, geometriako lau problema ebaztu zituenean egin zen ezaguna. Wittenen konjetura bat frogatzeaz gainera, grabitazio kuantikoko bi ereduen baliokidetasun matematikoa ere frogatu du.

Maxim Kontsevitx

Bizitza
JaiotzaKhimki1964ko abuztuaren 25a (59 urte)
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusia
 Frantzia  (1999 -
BizilekuaMiami
Familia
AitaLev Kontsevich
Hezkuntza
HeziketaMSU Faculty of Mechanics and Mathematics (en) Itzuli
Bonngo Unibertsitatea
Moskuko Estatu Unibertsitatea
Hezkuntza-mailaDoktoretza
Tesi zuzendariaDon Zagier
Doktorego ikaslea(k)Serguei Barannikov (en) Itzuli
Alexandre Engoulatov (en) Itzuli
Boris Shoikhet (en) Itzuli
Alexandr Usnich (en) Itzuli
Dmitri Panov (en) Itzuli
Fabian Haiden (en) Itzuli
Tony Yue Yu (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Israel Gelfand (en) Itzuli
Don Zagier
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria eta topologoa
Enplegatzailea(k)Rutgers Unibertsitatea
The Institute for Information Transmission Problems of Russian Academy of Sciences (en) Itzuli  (1985 -  1990)
Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn  (1993ko uztaila -  1995eko abuztua)
Institut des Hautes Études Scientifiques (en) Itzuli  (1995eko irailaren 1a -
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaFrantziako Zientzien Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Academia Europaea (en) Itzuli

Erreferentziak aldatu