Max Ernst artista alemaniarra izan zen (Brühl, Renania, 1891ko apirilaren 2a - Paris, 1976ko apirilaren 1a). Irrazionaltasunaren, ametsen eta subkontzientearen pintoretzat hartu izan da.

Max Ernst

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaximilian Maria Ernst
JaiotzaBrühl1891ko apirilaren 2a
Herrialdea Kuba  1948)
 Ameriketako Estatu Batuak  (1949 -
 Frantzia  (1958 -
Lehen hizkuntzaalemana
frantsesa
HeriotzaParisko 7. barrutia eta Paris1976ko apirilaren 1a (84 urte)
Hobiratze lekuaCrématorium-columbarium du Père-Lachaise (en) Itzuli
Grave of Ernst (en) Itzuli
Familia
AitaPhilipp Ernst
Ezkontidea(k)Luise Straus-Ernst (en) Itzuli  (1918 -  1926)
Marie-Berthe Aurenche (en) Itzuli  (1927 -  1936)
Peggy Guggenheim  (1942 -  1946)
Dorothea Tanning  (1946 -  1976)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaBonngo Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
ingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, eskultorea, poeta, artista grafikoa, litografoa, collagist (en) Itzuli, diseinatzailea, bitxi diseinatzailea, Irarlea, psikiatra, arkitektura proiektuen marrazkilaria, ilustratzailea, grabatzailea eta marrazkilaria
Lantokia(k)Kolonia
New York
Paris
Seillans
Saint-Martin-d'Ardèche
Berlin
Munich
Zürich
Londres
Sedona (Arizona) eta Honolulu
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaDer Blaue Reiter
College of 'Pataphysics (en) Itzuli
Mugimenduadadaismoa
surrealismoa
Genero artistikoaerretratua
paisaia margolaritza
animal art (en) Itzuli
figure (en) Itzuli
arte abstraktua

IMDB: nm0259722 Allocine: 196 Allmovie: p22039
Musicbrainz: 6e9f632a-48d0-4523-807d-6aabc59a0c27 Discogs: 195293 Find a Grave: 5763 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Bonnen filosofia-ikasketak egin zituen, eta 1917az geroztik margotzen hasi zen. Lehen Mundu Gerran soldadu izan zen, eta 1919an Koloniako artisten dada taldea sortu zuen, Jean Arp pintore frantsesarekin batera. Azken joerei jarraituz, teknika neorrealistak sortu zituen: collagea (jatorri desberdineko elementuak elkartu eta osotasun bat sortzean datzan konposizioa) eta frottagea (gainazal lakar eta zimurren gainean igurtziz lorturiko irudiak erabilita). Gisa horretako lanen artean aipatzekoak dira: Muna (1927), Hiri amaigabea (1937), San Antonioren tentaldia (1946). 1930ean aktore-lanetan aritu zen Luis Buñuelen L’age d’or filmean. Pinturaz haraindi idatzi zuen 1948an. Bigarren Mundu Gerran, alemanak Frantzian sartu zirenean, Ernst espetxeratu egin zuten, eta kartzelan dekalkomania deituriko teknika landu zuen.

1941-1949 urteetan Estatu Batuetan bizi izan zen eta eskulturari ekin zion, Capricorn (1948, Kaprikornioa). Peggy Guggenheim Ernsten emaztea izan zen, eta Ameriketan bizi zela, Dorothea Tanning iparramerikar margolariarekin ezkondu zen. Europan berriro (1949), aurreko molde surrealistek ez zuten halako eraginik izan bere margolanean. Max Ernst XX. mendeko artista handienetakoa izan zen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu