Maurice Saatchi (Bagdad, Irak, 1946ko ekainaren 21a) Erresuma Batuko publizista eta politikaria da.

Maurice Saatchi

Erresuma Batuko Alderdi Kontserbadoreko presidentea

2003ko azaroaren 10a - 2005eko maiatzaren 20a
Theresa May - Francis Maude (en) Itzuli
Lorden Ganberako kidea

1996ko urriaren 4a -
Bizitza
JaiotzaBagdad1946ko ekainaren 21a (77 urte)
Herrialdea Irak
 Erresuma Batua
Familia
AitaNathan Saatchi
AmaDaisy Ezair
Ezkontidea(k)Josephine Hart (en) Itzuli  (1984 -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaLondon School of Economics
Tollington School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta ekintzailea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Erresuma Batuko Alderdi Kontserbadorea

Biografia aldatu

Aita inportatzailea zuen, eta 1947an Ingalaterrara joan zen familiarekin antisemitismotik ihesi. Saatchik London School of Economicsen egin zituen ikasketak, eta soziologiako lizentzia eskuratu zuen. Ondoren argitalpenaren munduan sartu zen, baina lan hura utzi eta publizitate-agentzia bat sortu zuen anaia Charlesekin: Saatchi&Saatchi. Agentzia hura garrantzi handiko konpainia bihurtu zen, eta beste enpresa batzuk bereganatu zituen. 1979an, Britainia Handiko agentzia handiena zen; 1981ean, Europako handiena, eta, 1986an, munduko handiena. 1978an, Saatchi&Saatchi etxeak Margaret Thatcherren kanpaina babestu zuen, eta, geroztik, ikerketa- eta aholkularitza-zerbitzuak ere eskaini zituen agentziak. 1987an, finantza-gorabehera handiak izan zituen, baina, 1992an, Hego Afrikako William de Klerken aldeko erreferenduma antolatzeko kontratatu zuten Saatchi&Saatchi.

Erreferentziak aldatu