Maurice Plantier

politikari frantziarra

Maurice Plantier[1] (Biarritz, 1921eko urtarrilaren 29a - Paris, 2006ko urtarrilaren 25a) politikari lapurtarra izan zen. Bizitza gehienbat beste leku batzuetan, bereziki Bearnon garatu zuen.

Maurice Plantier

Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

1978ko apirilaren 3a - 1981eko maiatzaren 22a - Henri Prat (en) Itzuli
Barrutia: Pyrénées-Atlantiques' 2nd constituency (en) Itzuli
Hautetsia: 6th legislature of the Fifth French Republic (en) Itzuli

Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

1973ko apirilaren 2a - 1978ko apirilaren 2a
Barrutia: Pyrénées-Atlantiques' 2nd constituency (en) Itzuli
Hautetsia: 5th legislature of the Fifth French Republic (en) Itzuli

Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

1968ko uztailaren 11 - 1973ko apirilaren 1a
Guy Ébrard
Barrutia: Pyrénées-Atlantiques' 2nd constituency (en) Itzuli
Hautetsia: 4th legislature of the Fifth French Republic (en) Itzuli

Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

1956ko urtarrilaren 2a - 1958ko abenduaren 8a
Georges Molinatti (en) Itzuli
Barrutia: Kamerun Frantsesa
Hautetsia: 3rd Legislature of the French Fourth Republic (en) Itzuli
auzapez

Bizitza
JaiotzaBiarritz1921eko urtarrilaren 29a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaParis2006ko urtarrilaren 25a (84 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Errepublikaren Aldeko Demokraten Batasuna
Errepublikaren Aldeko Batasuna

Biografia zertzeladak aldatu

Bere aita Orthezen medikua zen. Ikasketez bera ere Medikuntzan ikasi zuen Bordelen; Bigarren Mundu Gerraren ostean amaitu zituen, tartean borrokan oso inplikatuta ibili zelako.

1940ko urritik nazien kontrako Erresistentzian parte hartu zuen, hasieran Alliance eta Allyre Buckmaster sareetan. 1941eko maiatzean atxilotu zuten baina ihes egitea lortu zuen eta informazioa pasatzen zuen sare batean segitu zuen lanean. 1944ko uztailean corps franc Pommiès delakoan sartu zen eta bi hilabete geroago mina bat lehertu zenean bere ezkerreko hanka galdu zuen.

1951tik mediku aritu zen Kamerunen, Ayos, Jaunde eta Doualan. 1958an Artixera (Bearno, Okzitania) joan zen mediku lanetan bere aita ordezkatzera.

Erresistentzian aritzeagatik Ohorezko Legioa eta "Erresistentziaren Domina" lortu zituen. Goi mailako politika karguak 1981ean utzi zituenean Association nationale des Médaillés de la Résistance française eta Fondation de la Résistance elkarteetan aritzeari ekin zion.

Horregatik guztiagatik 2003ko urriaren 15ean Jacques Chirac Frantziako presidenteak Meritu Nazionalaren Ordenaren Gurutze Handia eman zion.

Politikan aldatu

Joera politiko gaullistakoa zen. 1947an Bordelen de Gaullek sortutako RPF alderdian sartu zen

Erreferentziak aldatu

  1. Okzitaniera arautuan Plantièr; Miquèu Groscaudek Dictionnaire étymologique des noms de famille gascons-en (Radio País, 1992, Paue) plantièr hitzak "mintegi, landaretegi" esan nahi duela azaltzen du.
  2. 1946 eta 1951 artean egon zen hauteskunde-koalizioa; kiderik ezagunena François Mitterrand izan zen.
  3. Egin zuen proposamen bakarrenetakoa NBEren tutoretzaren kontrakoa izan zen.
  4. Alderdi gaullistak 1971n hartu zuen izena; 1976an RPR bihurtua.
  5. Kargu hau "behe mailako ministro" gisa defini daiteke.

Kanpo loturak aldatu