Mattin Treku

euskal idazlea

Mattin Treku Inharga (Ahetze, Lapurdi, 1916ko azaroaren 11Baiona, Lapurdi, 1981eko uztailaren 22a) euskal idazle eta bertsolaria izan zen.

Mattin Treku

Mattin bertsolaria 1960ko apirilaren 3an Sarako pilotalekuan kantatzen; haren eskuinean, Jose Joakin Mitxelena; haren ezkerrean, Xalbador
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMartin Trecu
JaiotzaAhetze1916ko azaroaren 11
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaBaiona1981eko uztailaren 22a (64 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Mari Treku
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
gaztelania
Jarduerak
Jardueraknekazaria, bertsolaria eta idazlea
Izengoitia(k)Mattin

Literaturaren Zubitegia: 422

Biografia aldatu

 
Mattin Trekuren omenezko oroitarria Ahetzen.

Harrieta laborari etxean sortu zen Mayi Jeanne eta Pantxoaren semea. Bi arreba izan zituen, Mari Terexa eta Mari Luixa.[1]

1947ko uztailaren 9an Mari Olandegirekin ezkondu zen, harrezkero Mari Treku gisa ezauna; emazteak ere bertsotan egiten zuen etxean. Seme bakarra izan zuten, Jan Piarre. Lanbidez laboraria zen.

1933an hamazazpi urte zituela kantatu zuen lehen aldiz plaza agerikoan, Saran, Panpale bertsolariarekin batera. 1948an Urruñan eta 1952an Saran egindako bertsolari sariketan txapeldun gertatu zen. Ondoren, Xalbadorrekin osatu zuen bertsolaritzaren historian izan den bikote historikorik sonatuenetakoa. Mattinen bertsokera umoretsua zen, zirtolaria eta piperduna, entzuleak barrez aise jartzen zituena.

Mari Treku emazteak kontatu zuen Mattinek ur-azti lanak ere egiten zituela, hurritza erabiliz. Etxe askotan arrakastaz aurkitu izan zuela ura idatzi zuen.[2]

Lanak aldatu

 
Mattin, Donostiako 1967ko txapelketan

Bat-batekoan eta bertso jarriekin jardun zuen. Haren bertso asko bi liburutan bildu ziren:

Berari buruz aldatu

Txapelketa eta sariak aldatu

Omenaldiak aldatu

 
Mattin Treku. Betikotz gurekin (EKE, Emma Blanchard)

Haren omenezko hainbat ekitaldi antolatu ziren:

Erreferentziak aldatu

  1. Villanueva Etxague, Bidatz. (2016-10-11). «Irria lege zeukan Ahetzeko bertsolaria» Berria.
  2. a b Treku, Mari. (1982). Mattin, nere gizona. Auspoa.

Ikus, gainera aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mattin Treku  

Kanpo loturak aldatu