Masailezurra errai-aurpegiaren hezurretako bat da; hau da, aurpegiko hezur bat da. Bikoitia, pneumatikoa, motza eta forma irregularrekoa da. Batetik, 5 aurpegi dituela esan genezake: betzuloko aurpegia, aurreko aurpegia, loki azpiko aurpegia, sudur-barrunbeko aurpegia edo barruko aurpegia eta ahosabai aurpegia edo beheko aurpegia. Bestetik masailezurraren atalak 4 izango lirateke: bekoki-irtengunea, masaialbo-irtengunea, ahosabai-irtengunea eta hortz-irtengunea.

Masailezur
Xehetasunak
Honen parteBurezurra
Konponenteakbody of maxilla (en) Itzuli
frontal process of maxilla (en) Itzuli
zygomatic process of maxilla (en) Itzuli
palatine process of maxilla (en) Itzuli
alveolar process (en) Itzuli
Artikulazioamasailezurra
Masaila
bomerra
Kopeta-hezurra
Etmoide hezurra
ahosabai-hezurra
ungisa
beheko kornetea
sudur-hezurra
Identifikadoreak
Latinezmaxilla
MeSHeta A14.521.645 A02.835.232.781.324.502.645 eta A14.521.645
TAA02.1.12.001
FMA9711
Terminologia anatomikoa

Hezur pneumatikoa izanda, barruan mukosaz estalita eta airez beteta dagoen barrunbe bat dago, sinu maxilarra izenekoa. Haren hanturak sinusitisa eragiten du, muki edo material purulentoa pilatuz.

Aurpegiaren erdian dago, bekoki hezurraren eta etmoidesaren azpian, hain zuzen ere. Hezur horiekin artikulatzen da, eta beste aldeko goiko masailezurrarekin (kontralaterala), masailalbo hezurrarekin, malko-hezurrarekin, sudur hezurrarekin, vomerrarekin, ahosabai hezurraren zati horizontalarekin eta beheko sudur-maskorrarekin.

Deskribapena aldatu

Betzulo aurpegia aldatu

Betzuloaren zorua osatzen du eta itxura karratua du. Bertan desberdintzen diren egiturak honakoak dira: - Erdialdeko ertza: betzuloaren erdialdeko horma osatzen duten hezurrekin bat egiten du. - Betzulo azpiko ertza: betzuloaren zoruaren aurreko ertza da. Erdialdetik bekoki-irtengunearekin jarraiera du. - Zoruaren atzeko muga betzulo-artekan amaitzen da. - Betzuloaren alboko ertzaren atzeko zatiak ere betzulo-artekarekin jarraiera du. Alboko ertzaren aurrealdetik alborantz masailalbo- irtengunea proiektatzen da. - Betzulo azpiko ildoa eta kanala: betzulo azpiko ildoa betzuloaren atzealdetik aurrerantz bideratzen den ildo bat da. Ildo hau zorua zulatu eta masailezur barrura sartzen den betzulo azpiko kanalarekin jarraitzen da. Kanal hau masailezurraren aurreko aurpegian dagoen betzulo azpiko zuloan amaitzen

Aurreko aurpegia aldatu

Erdialde—behealdetik beste aldeko masailezurrarekin lotzen da, albotik masailalbo hezurreraino luzatzen da. - Betzulo azpiko zuloa: izen bereko nerbio eta odol hodien pasabidea. - Betortz-hobia: betzulo azpiko zuloaren eta ebakortzen erroek eragiten dituzten aztarnen artean kokatzen da. Bertan txertatzen da aho-ertzaren gihar jasotzailea. - Sudur-muxarradura: bi aldetako hezurrek bat egitean madari itxurako irekigunea osatzen dute. - Aurreko sudur-eztena: Madari itxurako irekigunearen behealdeko irtengunea da. Kartilagozko sudur-trenkadaren lotunea da.

Loki azpiko aurpegia aldatu

Bertan atzematen dira: - Masailalbo-irtengunea: hiruki itxura du eta masailalbo hezurrarekin giltzatzen da. - Masailezurraren tuberositatea: borobiltsua eta ganbila da. Masail-sinuaren atzeko horma da. Hortz-zulotxoak nabari zaizkio goi-atzeko hortz-arteria eta nerbioentzat.

Sudur-barrunbeko aurpegia aldatu

Sudur-barrunbearen alboko horma osatzen du. Bertan ageri dira: - Masail-hiatoa: masail-sinuaren irekigunea. Ahosabai- hezurraren xafla zutak, etmoidearen gako itxurako irtenguneak eta beheko sudur-maskorrak hiatoa txikitzen dute. - Ahosabai-ildo nagusia: ahosabai-hezurrarekin bat egiten duen eskualde lauan goitik beherantz eta atzetik aurrealderantz doan ildoa da. Bertatik ahosabai-nerbio nagusia eta beheranzko ahosabai-arteria igarotzen da. - Malko-ildoa: masail-hiato eta bekoki-irtengunearen artean dagoen sakonunea da, bere goiko irtengunea betzuloan dagoen malko-muxarradura da. Behekoa masailezurraren sudur- barrube aurpegian dago. - Maskor-gangarra eta etmoide-gangarra bekoki irtengunea baino zerbait beherago eta barnealdetik atzematen dira

Ahosabai aurpegia aldatu

Izenak dioen moduan ahoaren sabaia osatzen du. Bertan desberdindu daitezke: - Ahosabai-irtengunea: gorputzetik erdialderantz zabaltzen den xafla horizontala da. Beste aldeko irtengunearekin bat egiten du masail- arteko josturaren bitartez. Ahosabaiaren zati handiena hartzen du, ahurra da eta zulotxo txikiak ditu. Alboan atzetik aurrera doan eta hotz-irtengunearekiko paraleloa den ahosabai-ildoa dago. Ahosabaiak jaioaurretiko bi jatorri desberdin ditu, nahiz eta helduan egitura bakun bezala ikusi. Aurrean hiruki formako ebakortz-hezurra dago, beste aldekoarekin bat egiten du ebakortz-josturan. Gainontzeko ahosabai-irtengunearekin bat egiten duen lekuan masail arteko josturan, ebakortz-hobia dago, bere sakonean ebakortz-kanalaren ahosabaiko irekigunea den ebakortz-zuloa kokatzen da. Ebakortzen kanalak Y itxura du, eta sudur-barrunbea eta ahosabaia komunikatzen ditu. Ahosabaiaren goiko aurpegia leuna da eta erdiko ertza gorantz proiektatzen da sudur-gangarra osatuz, aurrean nabarmenagoa dena. Gangar horretan lotuko da sudur-barrunbea banatzen duen trenkada. Ertz horrek beste aldeko irtengunearekin bat egiten du josturan. Sudur-gangarraren aurrealdean, ebakortzen-kanala ageri da. - Hortz-irtengunea: Beheko aurpegitik beherantz proiektatzen da. Beste aldeko irtengunearekin batera arku modukoa osatzen dute. Goiko hortz-haginentzako 16 hutsune ditu alde bakoitzak, hortz-hobiak. Hobien artean hobi arteko trenkadak daude. Ebakortzei, betortzari eta bigarren haginaurreko hortzei dagozkien hobiak bakunak dira (beraien erroak bakunak diren moduan) eta lehenengo haginaurreko hortzari eta haginei dagozkien hobiek bi edo hiru zulogune dituzte. Zulogune horiek banatzen dituzten trenkadei erro arteko trenkadak deritze. Hortz-irtengunearen atzealdea masail sinuaren behealdean kokatzen da. Goi-haginen erroen erpina sinuan atzeman daiteke batzuetan.

Patologia aldatu

Malformazioak aldatu

  • Mikrognatia. Masailezurraren tamaina handitzea.
  • Prognatismoa. Masailezurra baraila baino aurreratuago dago.
  • Retrognatismoa. Masailezurra masailezurra baino aurreratuago dago.
  • Hipoplasia maxilarra. Goiko masailezurraren garapen eskasa.
  • Masailezurreko hipertrofia. Goiko masailezurraren gehiegizko garapena.
  • Pitzadura labioalveolopalatinoa. Ahosabaia, maxilarrak eta sudurreko irtenguneak ez dira behar bezala garatzen.
  • Asimetria mandibularra

Kisteak aldatu

Kisteak epitelioz estalitako barrunbeak dira, barruan material likidoa edo erdisolidoa dutenak. Kisteak onberak dira, nahiz eta oso ehuneko txikian gaiztoak izan daitezkeen.

Kisteen kokalekurik ohikoenak baraila eta masailezurra dira, zehazki, erdiko ebakitzaileen edo paleten gainean. Masailezurreko hezurrean dagoen bolatxo bat da, bi motatakoa izan daitekeena kasuen % 90ean:

  • Kiste periapikala edo erradikularra: Ohikoenak dira. Epitelioa Malassezen hondakin epitelialetatik edo odontogenesi-prozesuko hondarretatik dator. Zelula epitelial horiek kiste bihur daitezke hurrengo arrazoiengatik:
    • Hortzaren barruan leundutako ehunaren txantxarra nekrosiarekin. Horregatik, garrantzitsua da txantxarra ez agertzea.
    • Hantura-estimulu iraunkor eta ez-bizi baten aurrean, gure organismoaren defentsa-erreakzioaren emaitza granuloma bat sortzea da.
    • Zelula epitelialak modu irregular eta progresiboan ugaltzen dira. Ondorioz, barruan dauden zelulak nekatu egiten dira, likidoz betetako barrunbe bat eratuz.
  • Hortzetako kistea edo erupziokoa

Erupzio-prozesuan eta hortza eratzean sortzen da. Likido-kumulu bat sortzen dela esmaltearen organoaren koroaren eta epitelioaren artean; organo horrek osatzen du hortza eratzen ari den folikulua eta hortzerantz egiten du aurrera. Kistea atxikitako hortzen edo hortz-piezen erupzioaren atzerapenarekin lotzen da.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu