Maryam Mirzakhani (persieraz: مریم میرزاخانی‎; Teheran, 1977ko maiatzaren 3a - Stanford, Kalifornia, 2017ko uztailaren 14a)[1] irandar matematikaria izan zen, Stanford Unibertsitateko matematika irakaslea. Teichmüller teoria, geometria hiperbolikoa, hipotesi ergodikoa eta geometria sinplektikoa izan ziren haren ikerketa eremuak[2]. Fields domina jaso zuen 2014an, Seulgo Matematikarien Nazioarteko Kongresuan; sari hori irabazi zuen lehen emakumea izan zen[3].

Maryam Mirzakhani

Bizitza
JaiotzaTeheran1977ko maiatzaren 12a
Herrialdea Iran
 Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaPalo Alto
HeriotzaStanford2017ko uztailaren 14a (40 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: bularreko minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Jan Vondrák (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaHarvard Unibertsitatea 2004) Doktoretza
Sharif University of Technology (en) Itzuli 1999)
Farzanegan School (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaDoktoretza
Tesi zuzendariaCurtis T. McMullen
Doktorego ikaslea(k)Jenya Sapir (en) Itzuli
Benjamin Dozier (en) Itzuli
Hizkuntzakpersiera
ingelesa
Irakaslea(k)Ebadollah S. Mahmoodian (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, unibertsitateko irakaslea eta topologoa
Enplegatzailea(k)Princetongo Unibertsitatea
Stanford Unibertsitatea  (2008ko irailaren 1a -
Jasotako sariak
KidetzaFrantziako Zientzien Akademia
Amerikako Sozietate Filosofikoa
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala

mmirzakhani.com
Find a Grave: 181462448 Edit the value on Wikidata

Jardunbidea aldatu

Maryam Mirzakhani Matematikan graduatu zen 1999an Teherango Sharif Teknologia Unibertsitatean. 2004an Harvardeko Unibertsitatean doktoratu zen. Teichmüllerreko espazioan, geometria hiperbolikoan, teoria ergodikoan eta geometria sinpletikoan oinarritu da bere karrera. Harvardeko Unibertsitatean tesia egin ondoren, Matematikako Clay Institutuan eta Princetongo Unibertsitatean lan egin zuen ikertzaile gisa.

Horretaz gain, Stanfordeko Unibertsitatean (AEB) ikertzailea izan zen non geometriari eta sistema dinamikoei buruzko ikerketa zirraragarriak eta originalak egiten zituen. Riemannen gainazaletan egindako lanak eta bere eredu espazialek hainbat diziplina matematiko lotzen dituzte (geometria hiperbolikoa, analisi konplexua, topologia eta dinamika) eta guztietan eragiten dute. Aurrerago, Matematikako irakaslea izan zen 2008ko irailetik hil arte Stanfordeko Unibertsitatean.

Nazioarteko Matematika Batasuneko batzordeak Riemann-eko azaleren modulu-espazioen azterketan egindako ekarpen garrantzitsuak nabarmendu zituen.

Bizitza aldatu

2008an, Mirzakhani Jan Bondrákekin ezkondu zen, konputazioarekin lotutako zientzialari teorikoa eta matematikari aplikatua, gaur egun Stanfordeko Unibertsitateko irakasle elkartua dena. Mirzakhani Palo Alton (Kalifornia) bizi zen une horretan, eta bere senarrarekin batera Anahita izeneko alaba bat izan zuen.

Mirzakhanik matematikari "geldo" bat bezala deskribatu zuen bere burua, eta bere hitzetan "energia eta esfortzu pixka bat gastatu behar dela matematikaren edertasuna ikusteko"; eta era berean, "matematikaren edertasuna jarraitzaile jasankorrei bakarrik erakusten zaiela". Eta baita: "batek bere burua torturatzen du, baina inork ez zuen esan bizitza erraza izango zenik". Arazoak konpontzeko, Mirzakhanik zirriborroak marrazten zituen paperezko orrietan eta formula matematikoak idazten zituen marrazkien inguruan. Izan ere, bere alabak "margolan" gisa deskribatu zuen amaren lana.

Mirzakhanik esandakoa:

Ez daukat errezeta berezirik [proba berriak garatzeko]... Oihan batean galduta egotea bezala da, eta bildu dezakezun ezagutza guztia erabiltzen saiatzea trikimailu berri batzuk asmatzeko eta, zorte pixka batekin, irtenbide bat aurkitzeko.

Azkenik, Mirzakhanik 2013an bularreko minbizia diagnostikatu zioten, eta 2017ko uztailaren 14an hil zen.

Sariak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Maryam Mirzakhani, first woman to win maths' Fields Medal, dies. bbc.com (Noiz kontsultatua: 2017-7-17).
  2. Curriculum Vitae: Maryam Mirzakhani. claymath.org (Noiz kontsultatua: 2017-2-22).
  3. Maryam Mirzakhani irandarra da Fields domina irabazi duen lehen emakumea. berria.eus (Noiz kontsultatua: 2017-2-22).

Kanpo estekak aldatu