Martin Peraltakoa I.a

Martin Peraltakoa I.a edo Martin Peraltakoa Zaharra (?, ?-?, 1456) nafar elizgizona izan zen, 1426 eta 1457 artean Iruñeko apezpikua izan zena[1].

Martin Peraltakoa I.a
Iruñeko gotzaina

1426ko urtarrilaren 1a (egutegi gregorianoa) - 1456ko urtarrilaren 1a (egutegi gregorianoa)
apezpiku

Bizitza
Herrialdea Nafarroako Erresuma
Heriotza1456
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Martin Peraltakoaren armarria, Iruñeko katedralean.

Piarres Peralta eta Ezpeletakoa agaramontar buruzagiaren sasikumea, 1420ra arte Tuterako dean izan zen eta gotzain bilakatu zenean, ez zituen orden nagusiak[2].

Donostian kanpoko ofizial bat hautatzeagatik iskanbila sortu eta Erromak kargutik kentzeko agindua eman zion. Erresumaren bizitza politikoan parte hartu zuen, Gerra Zibilean Vianako printzearen alde eginez. Iruñeko katedrala eraikitzeko proiektuan parte hartu zuen. Hil zenean, zisma bat sortu zen agaramontar eta beaumontar hautesleen artean[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b Idazle asko. (1994). La catedral de Pamplona. I Elortzibar: Nafarroako Kutxa, 42 or. ISBN 84-87120-21-0..
  2. Idazle asko. (1990). Gran Enciclopedia Navarra. Villatuerta: Nafarroako Kutxa, 234 or. ISBN 84-87120-10-5..