Martin Opitz von Boberfeld (Bunzlau, 1597ko abenduaren 23a - Danzig, 1639ko abuztuaren 20a) alemaniar olerkaria izan zen.

Martin Opitz

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMartin Opitz
JaiotzaBolesławiec1597ko abenduaren 23a
Herrialdea Alemania
 Bi Nazioen Errepublika
Lehen hizkuntzaalemana
HeriotzaGdańsk1639ko abuztuaren 20a (41 urte)
Hobiratze lekuaSt. Mary's Basilica in Gdańsk (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: izurri bubonikoa
Hezkuntza
HeziketaAlma Mater Viadrina (en) Itzuli
Maria-Magdalenen-Gymnasium (en) Itzuli
(1614 -
Heidelbergeko Unibertsitatea
(1619ko ekainaren 17a - : filosofia, legal science (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakpoeta, itzultzailea, legelari-poeta, literary theorist (en) Itzuli, idazlea eta in-home tutor (en) Itzuli
Lantokia(k)Frankfurt Oder
Lan nabarmenak
KidetzaFruitbearing Society (en) Itzuli
Genero artistikoaolerkigintza
hamalauduna
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaLuteranismoa

Musicbrainz: 456f2397-29ba-4ca7-a4ed-3faa6d5fd4ee Discogs: 3050314 IMSLP: Category:Opitz,_Martin Edit the value on Wikidata

Frankfurt, Heidelberg eta Leidengo unibertsitateetan egin zituen ikasketak. 1625ean Fernando II.ak erramu-koroa ezarri zion Austriako Karlos Josef erregea hil zenean idatzi zuen requiemarengatik. 1629an alemanaren eraberritzea bultzatu zuen Fruchtbringende Gesellschafft literatura-elkarteko buru hautatu zuten. 1630ean Parisa joan zen eta handik Danzigera. Lehen Silesiar Eskolako poeten taldeko buruetako bat izan zen, eta Alemaniako poeta handienetakoa. Opitz poesiaren formaz arduratu zen batez ere, eta 1624an Buch von der deutschen Poeterey (1624, Alemaniar poesiaren liburua) lanean, hizkuntzaren garbitasunaren, eta erritmoaren eta bertsoen arauak eman zituen. Alexandriar bertsoa proposatu zuen alemaniar olerkigintzaren eredu izateko. XVIII. mendearen erdialdera arte iraun zuten Opitzen arauek. Estetika-irakasle izateaz gainera, itzultzaile ere izan zen: Heinsius, Grotius, Seneka eta Sofoklesen lanak itzuli zituen. O. Rinucciniren Dafne operaren libretoa itzuli zuen alemanera.

Weltliche und geistliche Dichtung (1888)

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Martin Opitz