Martin Niemöller -izen osoa Friedrich Gustav Emil Martin Niemöller- (Lippstadt, 1892ko urtarrilaren 14a - Wiesbaden, 1984ko martxoaren 6a) alemaniar teologo eta ministro protestantea izan zen, nazien aurka nabarmendu zena. Lehenbizi... etorri ziren olerkia idazteagatik egin zen ospetsu.

Martin Niemöller

(1952)
Bizitza
JaiotzaLippstadt1892ko urtarrilaren 14a
Herrialdea Alemania
 Hirugarren Reicha
 Alemaniar Inperioa
 Mendebaldeko Alemania
HeriotzaWiesbaden1984ko martxoaren 6a (92 urte)
Hobiratze lekuaOsnabrück
Familia
Ezkontidea(k)Else Bruner (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakteologoa, poeta, submariner (en) Itzuli, Erresistentziaren kidea eta bakearen aldeko aktibista
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaLuteranismoa

Discogs: 2737313 Find a Grave: 95024185 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Lehen Mundu Gerran Alemaniako Itsas Armadako ofiziala izan zen; gerra bukatu eta Teologia ikasi zuen Münsterren. Kontserbadore nazionalista zen ideologiaz, eta hasiera batean Adolf Hitlerren alde egin zuen.[1] Gero Eliza Aitorlea taldearen sortzaileetako bat izan zen, Eliza ebanjelikoaren barnean. Eliza Aitorleak Alemaniako eliza protestanteak nazifikatzearen aurka egin zuen. Naziei horrela aurka egiteagatik, Niemöller Sachsenhausen eta Dachauko kontzentrazio esparruetan izan zen preso 1937tik 1945 arte.

Bakearen alde eta armen aurka jardun zuen. 1961ean Elizen Munduko Kontseiluko sei lehendakarietako bat izateko aukeratu zuten, eta kargu horretan jardun zuen 1968 arte. Arma nuklearren aurka azaldu zen, eta Gerra Hotza baretzearen alde lan egin zuen. Bakearen Lenin Saria eman zioten 1967an.[2]

Lehenbizi... etorri ziren aldatu

Artikulu nagusia: «Lehenbizi... etorri ziren»

1946ko urtarrilaren 6an errezitatu zuen olerki hau, Frankfurten egindako biltzar batean. Geroztik asko zabaldu da mundu osoan, eta hainbat bertsio egin dira.

Alemanez
Euskaraz

Als die Nazis die Kommunisten holten,
habe ich geschwiegen;
ich war ja kein Kommunist.

Als sie die Sozialdemokraten einsperrten,
habe ich geschwiegen;
ich war ja kein Sozialdemokrat.

Als sie die Gewerkschafter holten,
habe ich nicht protestiert;
ich war ja kein Gewerkschafter.

Als sie die Juden holten,
habe ich geschwiegen;
ich war ja kein Jude.

Als sie mich holten,
gab es keinen mehr, der protestierte.

Naziak komunisten bila etorri zirenean,
isilik geratu nintzen,
ni ez bainintzen komunista.

Sozialdemokratak espetxeratu zituztenean,
isilik geratu nintzen,
ni ez bainintzen sozialdemokrata.

Sindikalisten bila etorri zirenean,
ez nuen protesta egin,
ni ez bainintzen sindikalista.

Juduen bila etorri zirenean,
isilik geratu nintzen,
ni ez bainintzen judua.

Nire bila etorri zirenean,
ez zen inor geratzen protesta egiteko.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Stein, Leo (1941eko maiatza): «Niemoeller speaks! An Exclusive Report By One Who Lived 22 Months In Prison With The Famous German Pastor Who Defied Adolf Hitler», The National Jewish Monthly. Ikus 284–285, 301–302. orrialdeak.
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Martin Niemöller