Edward Martin Hurson, irlanderaz Mairtin Ó hUrsain (1956ko irailaren 13a, Cappagh, Tyrone konderria1981eko uztailaren 13a, Maze espetxea) Behin-Behineko IRAren Ekialdeko Tyroneko Brigadako kidea izan zen. 1981eko Irlandako gose greban hil zen 10 errepublikar presoetako bat izan zen.

Martin Hurson
Bizitza
JaiotzaCappagh1956ko irailaren 13a
Herrialdea Irlandako Errepublika
HeriotzaMaze espetxea1981eko uztailaren 13a (24 urte)
Heriotza moduasuizidioa: Ahuleria
Jarduerak
Jarduerakiraultzailea
KidetzaBehin-behineko Irlandako Armada Errepublikazalea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaAnti H-Block

Johnnie eta Mary Ann Hurson senar-emazten 9 seme-alabetako bat zen. Eskola utzi eta soldatzaile bezala lan egin zuen, ondoren Ingalaterrara joan, Francis anaia rekin bizitzen jarri eta eraikuntza lanetan jardun zuen. 1974. urtearen amaieraldera bi anaiak Tyrone konderrira itzuli ziren. Denboraldi batez Irlandako Errepublikako Donegal konderria dagoen Bundoran udalerrian egon ziren, IRAren entrenamendu lekua zegoela jakina zen tokian.

1976ko azaroan Hurson, Kevin O’Brien, Dermot Boyle, Peter Kane eta Pat O’Neill atxilotuak izan ziren. Hursoni IRAren hiru mina jartze ekintzetan parte hartzea leporatu zioten: 1975eko irailean Cappagh jaioterrian, azaroan Tyrone konderriko Galbally udalerrian, eta hirugarrena 1976ko otsailean Reclain herrixkan, azken honetan Royal Ulster Constabulary poliziak eta Ulstergo Defentsa Errejimenduko soldauak ozta-ozta bizirik atera ziren. Ekintza bakoitzarengatik hogei, hamabost eta bost urtetako espetxe zigorrak ezarri zitzaizkion.

Espetxealdian denbora luzez neskalaguna zuen Bernadette Donnellyrekin ezkondu zen. Bestalde, burusien protestan parte hartu zuen.

1981eko Irlandako gose greban ere parte hartu zuen, maiatzaren 28an urdaileko zuen Brendan McLaughlin presoaren postua ordezkatuz gose grebari ekin zion. 40 egunera ura edateko gaitasuna erabat galdu zuen, honek bere heriotza gainontzeko presoena baina askoz ere azkarragoa izatea ekarri zion. Uztailaren 13an eta Maze espetxean deshidratazioaren ondorioz 24 urte zituela zendu zen, 46 egunez gose greban egon ondoren.

1981eko Irlandako Hauteskunde Orokorretan LongfordWestmeath barrutirako hautagai aukeztu zen, une horretan gose greban zeuden errepublikar presoez osatutako Anti H-Block hautesmarka ordezkatuz, nahiz eta bere hautagaitzat irabazi ez izan, 4.573 bozka (%10,1) lortu zituen. Barruti horretako irabazlea Fianna Fáil alderdiko Albert Reynolds hautagaia izan zen, 10.450 bozka (%23,0) lortuz.

Ikus gainera aldatu