Marko Emilio Eskauro (Maior)

Artikulu hau politikariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Marko».

Marko Emilio Eskauro (Maior)

Antzinako Erromako senataria

ezezaguna - ezezaguna

Erromako kontsula

K.a. 115 - K.a. 115
Princeps senatus (en) Itzuli


Erromatar zentsore

Bizitza
Jaiotzaezezaguna, K.a. 163
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotzaezezaguna, K.a. 88 (73/74 urte)
Familia
Aitaezezaguna
Amaezezaguna
Ezkontidea(k)Caecilia Metella Dalmatica (en) Itzuli
Seme-alabak
LeinuaAemilii Scauri (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakidazlea, Ancient Roman historian (en) Itzuli, Antzinako Erromako politikaria eta Antzinako Erromako militarra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaOptimates

Marko Emilio Eskauro (latinez: Marcus Aemilius Scaurus; K.a. 163K.a. 88) erromatar politikaria izan zen, haren garaiko itzal handienekoa eta trebeenetakoa. Bizitza osoan Optimates talde atzerakoian aritu zen.

Leinu zaharreko familia batean jaio arren, ez zen bereziki aberatsa. Familiaren bizitza-mailari eutsi ahal izateko, aita ikatz-negozioetan sartu zen. Eskaurok berak familiako negozioei muzin egin zien, senatariek merkataritza debekaturik zutelako. Politikari ekin zion hasiera-hasieratik.

Haren lehen postua Hispaniako tribuno militar bat izan zen. Gero edil eta pretore izendatu zuten. K.a. 115ean kontsul bihurtu zen, Marko Zezilio Metelorekin batera. Urte horretan princeps senatus (Senatuko lehenengoa) titulua jaso zuen zentsoreen eskuetatik. Erromako Senatuko burua bezala, kanpoko estatuen ika-mikak konpontzera joan behar izaten zuen.

K.a. 109an zentsore hautatu zuten. Via Aemilia Scaura izeneko bidea eraiki zuen, hainbat zubi konpondu ondoren. K.a. 104an gari-horniduraz arduratu zen. Kargu hau garrantzi handienetakoa zen eta konfiantzazko pertsonengan baino ez zen geratzen. Bestela, populazio matxina liteke.

Haren bigarren emaztea Zezilia Metela Dalmatika izan zen, zein beranduago Silaren hirugarren emaztea bihurtuko zen. Zeziliarekin bi seme alaba izan zituen Eskaurok: