Mariano Luis Urkixo

Euskal Herriko politikari ilustratua

Mariano Luis Urkixo Muga (Bilbo, 1768Paris[1], 1817) Espainiako Karlos IV.aren garaian, Lehenengo Estatu-Idazkari bitarteko izan zen.

Mariano Luis Urkixo


Estatu-idazkari

1808ko uztailaren 7a - 1813ko ekainaren 27a
Pedro Cevallos (en) Itzuli - Juan O'Donojú (en) Itzuli

Estatu-idazkari

1799ko otsailaren 22a - 1800ko abenduaren 13a
Francisco Saavedra de Sangronis (en) Itzuli - Pedro Cevallos (en) Itzuli

Estatu-idazkari

1798ko urriaren 22a - 1800ko abenduaren 13a
Francisco Saavedra de Sangronis (en) Itzuli - Pedro Cevallos (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaBilbo1769ko irailaren 8a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaParis1817ko maiatzaren 3a (47 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakdiplomazialaria eta itzultzailea
Jasotako sariak

Find a Grave: 191630879 Edit the value on Wikidata
Artikulu hau Bilbon jaiotako politikariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Urkixo».

Madril eta Salamancan Zuzenbidea ikasi zuen eta Ingalaterran bizi izan zen. Floridablanca eta Aranda kondeei esker hasi zen politika munduan. Voltaireren La muerte de César gaztelaniara itzuli zuen[2], Inkisizioak kondenatu zuen, eta kultura frantziarraren zalea izan zen.[3].

Lehenengo Estatu-Idazkari bitarteko bihurtu zenean, Inkisizioa borrokatu zuen. Napoleonek Aita Santuen Lurraldea inbaditu zuenean, Aita Santuari eskumen batzuk kendu zizkion, eta Espainiako apezpikuei eman. Horrek Urkixoren Zisma (1799) izenekoa sortu zuen[4] Hori zela eta, jansenista izatea leporatu zioten. Gainera, Godoyk eta Napoleonek haren aurka egin zuten, eta kargua utzi behar izan zuen. Nolanahi ere, bere agintaldian kulturarekin arduratu zen eta, adibidez, Alexander von Humboldten Amerikako bidaia bultzatu zuen.

Gero, 1808. urtean, Urkixok Fernando VII.-ari Napoleonekin harremanaik ez izateko gomendatu zion baina honek ez zion jaramonik egin. Bilbon zegoelarik, maiatzaren 2ko matxinada eta maiatzaren 5eko Baionako abdikazioak ezagutu zituen. Napoleonek Baionara joateko eskatu zion eta Josef Bonaparteren aldera lerratu zen, eta berriro, Lehenengo Estatu-Idazkari izendatu zuten. Momentu hauetan "Reflexiones" deritzon obra gauzatu zuen. Bertan, Foruak ez aldatzeko gomendioa eman zuen Konstituzio berrian(Textu konstituzional bateko foruen aldeko textu bakarra da XIX. mende osoan). Hori dela eta, Frantziara ihes egin behar zuen Josef I.a erregearekin batera.

1817. urtean, eta akatz mediko baten ondorioz, hil egin zen, Parisen.

Bere omenez izendatu zen Bilboko Urkixo zumarkalea mende bat geroago.

Urkixoren hilobia, Paris

Erreferentziak aldatu

  1. Andrés Muriel, Historia de Carlos IV, 6. liburukia. Madril, 1894, 111-119. orr.
  2. Mariano Luis de Urkijo, La muerte de César. Tragedia francesa de Mr. Voltaire: traducida en verso castellano y acompañada de un discurso del traductor sobre el estado actual de nuestros teatros y necesidad de su reforma, Madril: Blas Román, 1791.
  3. M.V. López Cordón Cortezo, Un voltarien espagnol à la fin du XVIIIe siècle: Mariano Luis de Urquijo, Oxford, 1997, 1251-1261. orr.
  4. Carlos Martínez Shaw, (1996) El siglo de las luces. Las bases intelectuales del reformismo, Madril: Temas de Hoy, 69. orr.