Mariana Grajales pelotoia

Mariana Grajales pelotoia, herrian Las Marianas (Marianak) bezala ezagututa, Kubako Iraultzaren garaian Sierra Maestran emakumeez osatutako pelotoia izan zen.

Fitxategi:Celia-Sánchez-ANPP.jpg
Celia Sánchez (1920-1980), Las Marianasen bultzatzaile nagusietariko bat.

Sortzaileak aldatu

La Platan sortu zen, 1958ko irailaren 4ean. Gaur egungo Kuban Marianak aipatzen direnean bertako emakumeen balorea eta adorea adierazteko erabiltzen da. Emakume hauek Fulgencio Batistaren aurkako altxamenduan hartu zuten parte. Haren funtzioak, atzeragoardiako lanekin batera, armak erabiliz frontean ere eman ziren, emakumeek beraiek horrela eskatuta. Behin garaipena lortuta, gehienak anonimotasunean gelditu ziren, goi-karguak bete ez baitzituzten. Salbuespen batzuk izan ziren, hala ere: Haydée Santamaría, Melba Hernández, Vilma Espín, Celia Sánchez, Teté Puebla, Elvira Díaz Vallina edo Zaida Trimiño. Antza, proiektuaren bultzatzaile nagusietariko bat Celia Sánchez izan zen, Fidel Castroren kolaboratzaile gertua.[1] Izena Mariana Grajales Coello (1815 -1893) borrokalari kubatarraren oroimenez aukeratu zuten.

Borrokak aldatu

Entrenamendu egin ondoren Eddy Suñol komandantearen agindupean gelditu ziren. Suñolek hasiera batean pelotoi hori sortzearen aurka bazegoen, azkenik haien papera onartu zuen. Lehendabiziko borroka Cerro Peladokoan izan zen, egungo Bartolome Masó udalean, Granma probintzian. Emakume haietako batzuk primerako tiratzaileak zirela eta, Holguínen, Simón Bolivar IV. Frontea sortzeko bidaliak izan ziren. Las Marianas pelotoiak, bestetik, borroka desberdinetan jarraitu zuten: La Presan, Los Güiros... Azken honetan Suñol zauritua izan zen eta emakumeek agindua hartu zuten. Borroka gogorrena Guisakoa izan zen: hamar egunetan Batistaren ejerzioari aurre egin zioten. Pelotoia 1959ko urtarrilaren 1ean desegina izan zen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu