Mariam Baouardy (arabieraz: مريم باواردي‎; I'billin, 1846ko urtarrilaren 5a - Betleem, 1878ko abuztuaren 26a) edo Maria Jesus Gurutzekoarena karmeldar moja izan zen. 2015eko maiatzaren 17an Frantzisko aita santuak kanonizatu zuen[1]. Jaieguna abuztuaren 26an ospatzen da.

Mariam Baouardy

Bizitza
JaiotzaI'billin (en) Itzuli1846ko urtarrilaren 5a
Herrialdea Otomandar Inperioa
HeriotzaBetleem1878ko abuztuaren 26a (32 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: Gangrena gaseosoa
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Santutegia
Abuztuaren 26
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaOrder of Discalced Nuns of the Blessed Virgin Mary of Mount Carmel (en) Itzuli

Bizitza aldatu

Mariam Baouardy I'billinen, Nazaret ondoko herrixka batean jaio zen. Gurasoak siriar jatorriko melkita katolikoak zituen. 1846an, hiru urteko zela, umezurtz gelditu zen, eta neska kozkorra zenetik neskame aritu zen lanean; Alexandria, Jerusalem, Beirut eta Marseillan bizi izan zen. Azken hiri horretan moja sartzen saiatu zen, baina bi komentutan ateak itxi zizkioten. Azkenik, Paueko Karmeldar Oinutsen komentuan onartu zuten. Han, artean mojagai zela, Mangaloren karmeldegi bat sortu nahi zuen moja-talde batekin bat egin zuen; hantxe, Indian, egin zuen profesa 1871n. Hurrengo urtean, 1872an, Pauera bidali zuten berriz, eta hiru urte geroago Betleemera joan zen karmeldegi bat sortzera. Hiru urte igaro zituen Betleem, eta bertan hil zen 1878an[2].

Erreferentziak aldatu

  1. El Papa Francisco canoniza a dos monjas palestinas. reuters.es (Noiz kontsultatua: 2016-05-05).
  2. Akesolo, Lino. Maria Baouardy, karmeldarra (1846-1878). karmelaldizkaria.eus (Noiz kontsultatua: 2016-05-06).[Betiko hautsitako esteka]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mariam Baouardy