Maria Ximildegi (1588 – ?) zugarramurdiar emakumea izan zen, herriko sorginkeria prozesua eragin zuena.

Maria Ximildegi
Bizitza
Jaiotza1588
BizilekuaZugarramurdi
Ziburu
Heriotza? (435/436 urte)
Jarduerak

Iparraldeko gurasoen alaba zen eta Zugarramurdin hazi zen.[1] 1604an, hamasei urte zituela, aitarekin Ziburura joan zen. Han, neskame bezala lan egiten zuen eta Kattalin izeneko beste emakume gazte bat ezagutu zuen, norekin sorginkerian hasi eta harreman estua zuena.[2] Akelarretara joan ahal izateko, Ximildegik Jainkoa eta Ama Birjina uko egin behar izan zituen.[3] Sorginkeriari buruzko ezagutzak urte eta erdiz garatu zituen, eta azkenean Zugarramurdira itzuli zen 1608an, hogei urte zituenean.

Ximildeguik Lapurdin igarotako denboran sorgin-maistra bihurtu zela kontatu zuen, erratzetan hegan eta deabruarentzat dantzan aritutakoa. Orduan, akelarretara joan zen, kobazuloetan edabeak eginez eta substantzia psikotropikoak hartuz. Hala ere, azkenean damutu egin zen eta beste sorgin batzuk salatu zituen Urdazubiko abadearen aurrean. Horrek Logroñoko inkisizioaren etorrera eragin zuen 1609ko abenduaren hasieran, Alonso Salazar Frías prozesuaren inkisidore nagusienetako bat izanik.[4]

Ximildegik sorginkeriaz akusatu zituen pertsonen artean, 22 urteko Maria Jauretegia[5] eta Estebania Nabarkorena daude, baita beste hamar lagun ere; guztira, lau emakume, sei gizon eta bi haur.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Aranzadi, Juan. (2012-3-7). Milenarismo vasco: Edad de Oro, etnia y nativismo. Penguin Random House Grupo Editorial España ISBN 9788430615810..
  2. (Ingelesez) McAuliffe, Mary; Tiernan, Sonja. (2009-3-26). Tribades, Tommies and Transgressives; History of Sexualities. I Cambridge Scholars Publishing ISBN 9781443807883..
  3. (Ingelesez) Henningsen, Gustav. (2004). The Salazar Documents: Insquisitor Alonso de Salazar Frías and Others on the Basque Witch Persecution. BRILL ISBN 9004131868..
  4. (Gaztelaniaz) Sanz Lallana, Pedro. El resplandor de las hogueras. .
  5. (Gaztelaniaz) «Zugarramurdi, la última y fraudulenta matanza de brujas de la Inquisición Española» ABC 2016-11-02.

Kanpo estekak aldatu