Maria Reiche (Dresden, Alemaniar Inperioa, 1903ko maiatzaren 15a - Lima, Peru, 1998ko ekainaren 8a), alemaniar jaiotako matematiko eta arkeologoa, Peruko Nazcako lerroei buruzko bere ikerlanagatik ospetsua.

Maria Reiche

Bizitza
JaiotzaDresden1903ko maiatzaren 15a
Herrialdea Alemania
 Peru
HeriotzaLima1998ko ekainaren 8a (95 urte)
Hobiratze lekuaMuseo Maria Reiche (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Hezkuntza
HeziketaTU Dresden (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakarkeologoa, matematikaria eta hizkuntza irakaslea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

maria-reiche.de
Find a Grave: 10784406 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Maria Reiche 1903ko maiatzaren 15ean jaio zen Dresden. Dresdeko Unibertsitate Teknikoan matematika, geografia eta hizkuntzak ikasi zituen.

1932an umezain eta irakasle gisa lan egin zuen alemaniar kontsul baten umeentzat Cuzcon (Peru). 1934an atzamar bat galdu zuen gangrenak jota. Urte berean Liman irakasle bihurtu zen eta itzulpen zientifikoak egin zituen. Bigarren Mundu Gerra hasi zenean, Alemaniara ez itzultzea erabaki zuen.

1940ean Nazcako lerroen aurkitzailea izan zen Paul Kosok amerikar arkeologoaren laguntzaile bilakatu zen. 1946 inguruan Nazcako irudiak maparatzen hasi zen. 1948an Kosokek lana utzi zuenean berak jarraitu zuen eta tokia maparatu zuen.

Reichek teorizatu zuen eraikitzaileek lerroak egutegi eta ziklo astronomikorako behatoki bezala erabiltzen zituztela. Lerroak gainetik baino ez zirenez garbi ikusten, Peruko Aire-Indarra bere azterketa fotografikoekin laguntzeko konbentzitu zuen. Berak bakarrik bere Nazcako etxean eman zuen denbora gehiena. Bere teoriak Basamortuaren Misterioa liburuan azaldu zituen eta liburuaren mozkinak basamortuaren babesaren aldeko kanpaina batean eta guardak eta laguntzaileak kontratatzeko erabili zituen.

Reichek Nazcako lerroak trafiko inbaditzaile – lekua Panamerikar errepidetik hurbil dago – eta gobernuaren egitasmo batzuetatik babestu nahi zuen, eta bere diru gehiena ahaleginean gastatu zuen. Gobernua lekurako sartze publikoa murrizteko konbentzitu zuen. Autobidearen inguruan bisitariek lerro gehienak ikusi ahal izateko eraikitako dorre bat zeukan. 1993an Gurutze Handiaren Mailako Merituari Domina jaso zuen eta 1994 perutar hiritar bihurtu zen. 1995ean UNESCO-k lerroak Gizateriaren Ondare izendatu zituen.

Reicheren osasunak okerrera egin zuen urteak pasa ahala. Gurpil-aulki bati lotuta, azal-gaitzek jota, eta ikusmena galduta azken urteetan Parkinsonen gaixotasuna ere pairatu zuen.

Maria Reiche obario minbiziak jota hil zen 1998ko ekainaren 8an, Limako aire-indarraren ospitale batean. Reiche Nazcaren inguruan lurperatu zuten ohore ofizialekin. Bere lehengo etxea museo bilakatu da.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maria Reiche