Maria Leopoldina Austria-Estekoa

Maria Leopoldina Austria-Estekoa (1776ko abenduaren 101848ko ekainaren 23) Austriako artxidukesa izan zen, eta ezkontzaz Bavariako printzesa-hauteslea, Karlos Teodoro Palatinatukoa eta Bavariakoaren bigarren emazte gisa. Fernando Karlos Habsburgo-Lorenakoa eta Maria Beatriz Estekoaren alaba zen.

Maria Leopoldina Austria-Estekoa

Bizitza
JaiotzaMilan1776ko abenduaren 10a
Herrialdea Bavariako hauteslerria
HeriotzaWasserburg am Inn1848ko ekainaren 23a (71 urte)
Heriotza modua: trafiko-istripua
Familia
AitaFerdinand of Austria-Este
AmaMaria Beatrice d'Este, Duchess of Massa
Ezkontidea(k)Karlos Teodoro Bavariakoa  (1795eko otsailaren 15a -
Ludwig Graf von Arco (en) Itzuli  (1804ko azaroaren 14a -
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaHouse of Austria-Este (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jasotako sariak

Lehen ezkontza aldatu

1795an Karlos Teodororekin ezkontzera behartu zuten, bera baino 52 urte zaharragoa zena. Ezkontzaren helburua Wittelsbach etxearen lerro nagusiari gizonezko oinordeko bat ematea zen, baina Maria Leopoldinak ez zuen nahi izan bere senarrarekin kontaktu fisikorik izan, publikoki umiliatu zuen eta hainbat maitale izan zituen. Maitaleen artean Maximiliano I.a Bavariakoa eta Maximiliano von Montgelas zeuden.

Bere nahia Palatinatua-Zweibrücken etxearekin aliantza bat egitea zen, bere senarrak Habsburgorekin osatu zuenaren aurka. Bere senarra 1799an hilzorian zegoela Maximiliano Palatinatua-Zweibrückenekoari laguntza eman zion oinordekotza antolatzeko eta Bergeko gaztelura joan zen bizitzera. Bertan, zituen maitale kopurua zela eta, bizitza libertinoagatik ezaguna izan zen. Haurdun geratu zen eta, eskandalua ekiditeko, Laibachera bidali zuten, erditu zuen arte. Hala ere, Bavarian zituen Steppergeko lurren kudeaketa zela eta asko aberastu zen garai horretan.

Bigarren ezkontza aldatu

1804ko azaroaren 14an Maria Leopoldina Munichen Luis Arcorekin ezkondu zen. Berarekin hiru seme-alaba izan zituen.

1848an hil zen, Munichetik Vienara bidaiatzen ari zela, bere gurdia irauli ondoren.