Maria Jesus Agirre

politikari espainiarra

Maria Jesus Agirre Uribe (Gasteiz, 1945eko ekainaren 8a - ib., 2016ko azaroaren 18a) arabar politikaria izan zen.

Maria Jesus Agirre

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1996ko irailaren 10a - 1997ko irailaren 23a
Emilio Olabarria - Carlos Caballero Basáñez
Barrutia: Araba
Hautetsia: 1996ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Eusko Legebiltzarkidea

1987ko urtarrilaren 8a - 1988ko urtarrilaren 27a - Ángel Calvo del Río
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko III. legealdia
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Jesús Aguirre Uribe
JaiotzaGasteiz1945eko ekainaren 8a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaGasteiz2016ko azaroaren 18a (71 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea
Eusko Alkartasuna

Gaztea zenetik gizarte zerbitzuenganako grina agertu zuen. Gizarte Langintza ikasi zuen Bilbon, eta, ikasketak amaituta, Gasteizen hasi zen lanean. Orduan ezagutu zuen Jose Angel Cuerda; Gasteizko alkate ohia abokatua zen, eta Agirrek eskatu zion babesgabetasun egoeran zeuden emakumeei laguntzeko.

Cuerda eta Agirre elkarrekin sartu ziren Gasteizko Udalean, 1979. urtean. Agirrek udalean eman zuen bizitza politiko gehiena; alkateordea izan zen, baita zinegotzia ere.

Udaletik kanpo ere aritu zen politikagintzan: Arabako Gizarte Ongizateko diputatua izan zen 1983tik 1987ra arte; Arabako Biltzar Nagusietako batzarkidea izan zen; eta Espainiako Diputatuen Kongresuan egon zen bi urtez, besteak beste.

Gorka Urtaran, Gasteizko alkatea, Maria Jesus Agirreren semea da.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. Rejado, Jon. (2016-11-19). «Zendu da Maria Jesus Agirre, Gasteizko alkateorde ohia» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.