Maria Hebrearra

alkimiako sortzailea, zenbait gailu eta prozeduren asmatzailea

Maria Hebrearra edo Miriam profeta[1] alkimia jakintza arloaren sortzailetzat hartzen da. I. eta II. mendeetan bizi izan zen. Alexandriako eskolan lan egin zuen.

Maria Hebrearra

Bizitza
JaiotzaAlexandria, K.a. 200
HeriotzaAlexandria, ezezaguna (2222/2223 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Irakaslea(k)Pseudo-Democritus (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa, alkimista eta idazlea

Jatorria aldatu

Mariaren jatorrizko idatzirik ez dira gaur egunera iritsi baina ondorengo zientzilariek aipatuta dakigu haietan zer idatzi zuen. Zosimo Panopolisekoak, IV. mendean Alexandriako alkimista zenak, bere aurreko alkimisten irakaspenak bildu zituen eta hermetismoaren artearen entziklopedia bat osatu zuen. Bertan Mariaren ekarpenak ere sartu zituen eta antzinako jakintsu gisa aipatzen zuen.

Jurgi Sintzelok (VIII. mendeko kronista bizantziarrak) Demokritoren irakaslea zela esan zuen, Al-Nadim arabiarrak (879 urtean) historiako 52 alkimista garrantzitsuen taldean sartu zuen eta Morieno filosofo erromatarrak "Maria profeta" izenaz aipatu zuen. Hainbat testu arabiarretan "Platonen alaba" zela esaten da.

Lanak aldatu

Maria Hebrearrak alkimiaren inguruko hainbat testu idatzi zituen Lanik ezagunena "Kristau filosofo anonimo baten aterakinak" da, baina "Maria eta Arosen arteko elkarrizketa" izenaz ezagutzen da. Hurrengo mendeetako alkimiaren oinarriak ezartzen dira lan honetan, leukosis (zuriketa) eta xantosis (horitzea) esate baterako. Itsasoko gatzaren azidoa eta beste azido bat (oxys) ere aipatzen dira, bigarren hau azido azetikoa izan liteke. Urrea egiteko hainbat errezeta ere badaude, batzuk mandragora bezalako sustraiak erabiliz.

Laborategietan erabiltzeko hiru tresna ere asmatu zituen:

  • Tribikosa: destilazioa egiteko alanbike bat zen. Kobrezko hiru beso zituen buztinezko ontzi bat zen. Ontzian distilatu beharreko likidoa sartzen zen eta besoetatik likido bakoitza ateratzen zen[2].
  • Kerotakisa: metalen transmutazioa egiteko labe txikia zen. Artsenikoaren, merkurioaren eta sufrearen lurrinek metalen gainean dituzten efektuak ikertu zituen. Horrela metalak bigundu eta koloreztatzea lortzen zuen. Landare aromatikoen esentziak ateratzeko ere erabiltzen zen, arrosa-olioa esate baterako[3].
  • Maria bainua: Harea eta errautsezko nahasketaren gainean ontzi bat jartzen zen urez beteta. Ontzi horren barruan bigarren ontzi bat jartzen zen, eta urak irakiten zuenean bigarren ontzian zegoena ere berotu egiten zen. Oraindik ere sukaldaritzan oso erabilia den prozedurari hemendik datorkio izena[4].

Erreferentziak aldatu

  1. Emakumea zientzian. "Hamabost emakume zientzialari"
  2. (Gaztelaniaz) Alic, Margaret. (2005). El legado de Hipatia: historia de las mujeres en la ciencia desde la antigüedad hasta fines del siglo XIX. Siglo XXI ISBN 978-968-23-1682-1. (Noiz kontsultatua: 2020-01-06).
  3. (Ingelesez) Maria the Jewess Summary. (Noiz kontsultatua: 2020-01-06).
  4. (Gaztelaniaz) Guerrero, José Antonio Hernández. (2006). Las palabras de moda. Universidad de Cádiz, Servicio de Publicaciones ISBN 978-84-9828-048-7. (Noiz kontsultatua: 2020-01-06).