Maria Cristina hotela

eraikitako euskal ondare nabaria Donostian

Maria Cristina hotela Donostia hiriko Erdialdean kokatzen da. Argentinar Errepublikaren pasealekuko 4. zenbakian dago, gainera Okendo plaza eta Okendo eta Santa Katalina kaleek ere inguratzen dute. Alboan Victoria Eugenia Antzokia du.

Maria Cristina hotela
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
Maria Cristina Hotelaren irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°19′19″N 1°58′50″W / 43.3219°N 1.9806°W / 43.3219; -1.9806
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza 1912
Berrikuntza 1948
Inaugurazioa1912
Arkitektura
ArkitektoaCharles Mewès (en) Itzuli
Francisco Urkola Lazkanotegi
Ondarea
EJren ondarea35
Webgune ofiziala

1912an Belle Époque garaian inauguratu zen eta Donostiako Zinemaldira datozen zinema izarren ostatu nagusia izan ohi da. Bertan Bette Davis, Leon Trotski, Mata Hari, Maurice Ravel, Audrey Hepburn, Alfred Hitchcock, Steven Spielberg edota Mick Jagger bezalako pertsonaia ospetsuek ostatu hartu izan dute.

1936ko uztailaren 21etik aurrera, estatu kolpearen aldeko indar eskuindarrak hotelean gotortu ziren Errepublikaren kontra, eta hiru egun iraun zuten bertan, harik eta Errepublikaren aldeko milizianoek azpiratu zituzten arte.

Iruditegia aldatu

1915. urtean prentsa gehigarri batean argitaratu zen artikulu bat publikoari zabaltzeko hiriaren hotel berria:

Gaur egun.

Bibliografia aldatu

  • Suplemento Revista Internacional. Las Maravillas de España : San Sebastián, residencia real. Viuda de Tasso. Barcelona, 1915, p.7 - Las Maravillas de España : San Sebastián, residencia real. Udal Liburutegi Sarearen Liburutegi Digitala Maravillas de España
  • Gómez Beldarrain, Laurentino (2012), Turismo y hoteles en la tarjeta postal: Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa., Donostia, Idazti, 2012.

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia