Marguerite Brunet

aktore frantziarra

Marguerite Brunet, Mademoiselle Montansier izenaz ere ezaguna, (Baiona, 1730eko abenduaren 19a - Paris, 1820ko uztailaren 13a) euskal aktorea eta antzerki zuzendaria izan zen.[1][2]

Marguerite Brunet

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarguerite Brunet
JaiotzaBaiona1730eko abenduaren 19a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParis1820ko uztailaren 13a (89 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakantzerki aktorea eta theatre manager (en) Itzuli

Biografia aldatu

14 urte zituela, Bordelen ursulinek zuten komentutik ihes egin eta Amerikara joan zen. Martinikako intendentea zen Bursonen maitale bilakatu eta Saint-Dominguen jantzi-denda jarri zuen. Parisera joan eta Mme Montansier bere izekoren etxean geratu eta kasino bat eratu zuen Saint-Honoré kalean.

 
Madame Montansier

Saint-Contesteko markesarekin zuen harremanari esker Versaillesen antzerki bat zuzendu zuen eta Marie-Antoinette erreginak 1775ean jauregiaren antzezlanen esklusibitatea lortu zuen. 1779an Fontainebleau, Saint-Cloud, Marly, Compiègne, Rouen, Caen, Orléans, Nantes eta Le Havreko antzerkien esklusibitatea ere lortu zuen. 1777ko azaroaren 18an Versaillesen, eta Luis XVI.a Frantziakoa ikusleen artean zegoela, Théâtre de la rue des Réservoirs izeneko antzerkia eraiki zuen, laster Théâtre Montansier izango zena.

Frantziako Iraultza eta gero, Parisera joan zen Honoré Bourdon bere maitalearekin batera joan eta Théâtre des Beaujolais zuzendu zuen 1790 eta 1806 artean. Frantziako Iraultzako Gerretan armadarekin batera joan zen Belgikara Comédiens de la République française konpainia zuzenduz.

Izualdian, lainotearen 25ean hain zuzen ere, atxilotu zuten. Hamar hilabete eman zuen presondegian aske utzi zuten arte. 1799ko irailaren 5ean Neuville ezkondu zuen.

Erreferentziak aldatu

  1. Bouchenot-Déchin, Patricia. (impr.2007). La Montansier : de Versailles au Palais-Royal : une femme d'affaires. Perrin ISBN 2-262-02681-5. PMC 496629847. (Noiz kontsultatua: 2022-12-05).
  2. Bonnet, Manuel,.. (impr. 2009). La Montansier, 1730-1820 la fameuse directrice. Art + musées et monuments ISBN 978-2-85495-395-4. PMC 690475301. (Noiz kontsultatua: 2022-12-05).

Bibliografia aldatu

Bouchenot-Déchin, Patricia. (2007). La Montansier. Paris: Perrin ISBN 978-2262026813..

Bonnet, Manuel. (2009). La Montansier (1730-1820), la fameuse directrice. éditions Arlys ISBN 978-2-85495-395-4..

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu