Margarita Teresa Savoiakoa

Margarita Maria Teresa Savoiakoa (italieraz Margherita Maria Teresa Giovanna di Savoia, Turin, 1851ko azaroak 20-Bordighera, 1926ko urtarrilak 4) Italiako erregina ezkontidea izan zen bere senar Hunberto I.aren erregealdian (1878-1900).

Margarita Teresa Savoiakoa

Consort of Italy (en) Itzuli

1878ko urtarrilaren 9a - 1900eko uztailaren 29a
Bizitza
JaiotzaTurin1851ko azaroaren 20a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1861eko martxoaren 17a -  1926ko urtarrilaren 4a)
HeriotzaBordighera1926ko urtarrilaren 4a (74 urte)
Hobiratze lekuaAgriparen Panteoia
Familia
AitaFernando Savoiakoa
AmaPrincess Elisabeth, Duchess of Genoa
Ezkontidea(k)Hunberto I.a Italiakoa  (1868ko apirilaren 22a -
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaSavoiako etxea
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jardueraksalonnièrea
IMDB: nm1294402 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Fernando, Genovako dukearen alaba eta Karlos Alberto Sardiniakoaren biloba, bere lehengusua zen Hunbertorekin ezkondu zen 1868an. Bere ama Isabel Saxoniakoa printzesa izan zen. 1869ko azaroak 11n, Margaritak bere seme Viktor Manuel izan zuen, Napoliko printzea, ondoren Viktor Emanuel III.a Italiakoa izango zena.

Artista eta idazleak bultzatu zituen eta kultura erakundeak sortu zituen, bereziki Società del Quartetto eta Casa di Dante. Francesco Paolo Tosti musikaria babestu zuen, bere kantu irakasle eta Gorteko Musika Artxibategiko arduradun izendatu zuena. Ongintza erakunde askoren ongilea izan zen, batez ere Gurutze Gorriarena.

1889an, Margarita pizza bere omenez izendatu zen, baina, burlaz, napoliar espezialitate horrek ordurarte ia derrigorrezkoa zen baratxuria kendu behar izan zuela esaten da, erreginak ez baitzuen baratxuria jasaten. Bere omenez, Luis Amadeo Savoiakoa Abruzzoetako dukeak Margaritaren izenarekin izendatu zituen Alpeetako Punta Margherita eta Afrikako hirugarren mendirik altuena den Stanley mendiaren Margherita tontorra.

Bitxikeriak aldatu

Elezaharraren arabera, 1889an, Il Brandi izeneko jatetxean erreginari bereziki berarentzat eginiko pizza bat zerbitzatu zioten, bandera nazionalaren koloreak zituena. Pizzak tomatezko oinarri bat zuen, zuri koloreko mozzarella gaztazko geruza bat, eta, amaitzeko, albaka arramatxo bat, erreginaren omenez Margarita izendatua izan zen zapore konbinaketa sinple eta irudimentsu bat.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Margarita Teresa Savoiakoa