Margarita Michelena

Poeta mexikarra

Margarita Michelena (Pachuca de Soto, Hidalgo, Mexiko, 1917ko uztailaren 21a - Mexiko Hiria, 1998ko martxoaren 27a) poeta, literatur kritikari, kazetari eta itzultzaile mexikarra izan zen.[1] Haren senarra Eduardo Cataño margolaria izan zen, nayarita.

Margarita Michelena
Bizitza
JaiotzaPachuca1917ko uztailaren 21a
Herrialdea Mexiko
HeriotzaMexiko Hiria1998ko martxoaren 27a (80 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Eduardo Cataño Wilhelmy
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, literatura-kritikaria, poeta eta idazlea

Biografia aldatu

Margarita, Mexikora emigratu aurretik Frantzian bizi izan ziren espainiarren alaba izan zen.[2] Michelenak Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoko Filosofia eta Letren Fakultatean egin zituen ikasketak.[3]

Idazle ibilbidea aldatu

America aldizkarian hasi zuen bere ibilbide literarioa, Efren Hernandez idazle, poeta, antzerkigile eta gidoilari mexikarraren zuzendaritzapean.[4]Emma Godoy, Griselda Alvarez eta Guadalupe Amorren garaikidea izan zen. Nazioko eta atzerriko argitalpenetan ere parte hartu zuen, hala nola; Examen, México en la Cultura; Americas, Washingtongo Batasun Panamerikarrekoan edota Casa de la Cultura, Ekuadorrekoan. 1962. urtera arte El libro y el Pueblo literatur aldizkariaren zuzendaria izan zen, Hezkuntza Publikoko Idazkaritzaren arloan.[5]

Repuesta aldizkari politikoa ere zuzendu zuen, eta 1967an Turismo Informazioko Saileko zuzendari nagusi izendatu zuten. 1978an Editorial Ara, S.A. sortu zuen Cuestión arratsaldeko egunkariari bizitza emateko, bertan, hainbat idazle eta kazetari bildu ziren, emakumeek soilik egindako lehen egunkaria sortzeko mundu mailan eta 1980ko urtarrilaren 21ean atera zen lehen alea. Mexiko Hirian 5.000 ale banatu ziren. Geroago, Excelsior egunkarian eta Siempre aldizkarian kolaboratu zuen, non "kultura Mexikon" izeneko atala zuzendu zuen.

Margaritaren lan poetikoa, bere kazetari ibilbidean zehar argitaratu zen liburuetan: Paraíso y nostalgia (1945), Laurel del ángel (1948), Tres poemas y una nota autobiográfica (1953), La tristeza terrestre (1954), El país más allá de la niebla (1969), eta Reunión de imágenes (1969) izeneko antologia bat. Margaritak, bere zenbait garaikidek bezala, erlijio gaiak aukeratu zituen.

Adituen esanetan, Margarita Michelena ondo adierazitako sinbolo poetikoen sentsibilitate eta garbitasun liriko finagatik bereizi zen. Mexikon, Espainian eta Argentinan argitaratutako Mexikoko eta Hispanoamerikako poesien antologietan agertzen da. Octavio Pazek esan zuenez, "Margaritaren poemak kristalizazio gardenak dira, lurrean ondo planteatutako poemak, baina hegan egiteko borondate misteriotsu batek mugituak"

Margarita Michelena Mexikon hil zen, 80 urte zituela, 1998ko martxoaren 27an, burmuineko isuri baten ondorioz.[3]

Margarita Michelena funtsa gaur egun Hidalgoko Kultura Idazkaritzaren Kultura Informaziorako Zentroko Artxibo Historikoaren babespean dago. Dokumentu ondarea eta funts horri dagozkion materialak Andrea Cataño Michelenak, Margarita Michelenaren alabak, eman zituen.2018. urtean, dokumentu pertsonalen, zirriborroen eta argitaratu gabeko beste material batzuen aurre-katalogazioko eta inbentarioko hainbat lan egin ziren.[6]

Lanak aldatu

Poesia aldatu

  • Paraíso y nostalgia, Oharra. Jésus Sotelo Inclán, Tiras de colores, México, 1945.
  • Laurel del ángel, Edit. Stylo, México, 1948.
  • Tres poemas y una nota autobiográfica, Ilustrazioa Eduardo Cataño, Argitalpena.Sociedad de Amigos del Libro Mexicano, núm. 1, México, 1953.
  • La tristeza terrestre, portada eta ilustrazioa Eduardo Cataño, Argitalpena Revista Antológica América, México, 1954.
  • El país más allá de la niebla, 1969.
  • Reunión de imágenes, antología 1969.

Saiakera aldatu

  • Notas en torno a la poesía mexicana contemporánea, Asociación Mexicana por la Libertad de la Cultura, México, 1959 argitaratua.[7]

Hitzaurrea aldatu

  • Guadalupe Amor, Poesías completas, Pról. de..., 2ª ed., Ed. Aguilar, México, 1960.

Erreferentziak aldatu

  1. Leza, María J.. (2010-06-14). «Poesía en la red: Margarita Michelena» Poesía en la red (Noiz kontsultatua: 2020-03-27).
  2. Michelena, Margarita. ISBN https://www.ecured.cu/Margarita_Michelena..
  3. a b «Biografía de Margarita Michelena. Quién es, vida, historia, bio resumida» www.buscabiografias.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-27).
  4. (Gaztelaniaz) «La poesía ontológica de Margarita Michelena (1917-1998)» Protestante Digital (Noiz kontsultatua: 2020-03-27).
  5. «Margarita Michelena - Detalle del autor - Enciclopedia de la Literatura en México - FLM - CONACULTA» www.elem.mx (Noiz kontsultatua: 2020-03-27).
  6. (Gaztelaniaz) Margarita Michelena | Secretaría de Cultura. (Noiz kontsultatua: 2020-03-27).
  7. «Margarita Michelena» www.materialdelectura.unam.mx (Noiz kontsultatua: 2020-03-27).

Kanpo estekak aldatu