Margaret Macdonald Mackintosh

eskoziar artista

Margaret Macdonald Mackintosh (Tipton, Erresuma Batua, 1864ko azaroaren 5a - 1933ko urtarrilaren 7a) eskoziar artista izan zen.[1][2]

Margaret Macdonald Mackintosh

Bizitza
JaiotzaTipton (en) Itzuli1864ko azaroaren 5a
Herrialdea Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
HeriotzaLondres1933ko urtarrilaren 7a (68 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Charles Rennie Mackintosh
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaGlasgow School of Art (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, artista bisuala eta artista
Lan nabarmenak
KidetzaGlasgow Girls (en) Itzuli
MugimenduaArt Nouveaua

Bizitza aldatu

Ingalaterran jaio zen, Tiptonen hain zuzen, Wolverhamptontik gertu dagoen herri batean. Bere ahizparekin batera, Glasgoweko arte eskolan ikasi zuen,[3] eta bere lanak Glasgow estiloa definitzeko ezinbestekoak izan ziren 1890eko hamarkadan Eskozian. Macdonadek bertako lehenengo mugimendu artistikoan parte hartu zuen, “The Four”, bere ahizpa eta haren Herbert MacNair izeneko senarrarekin osatu zena.[1]

Orme Girls School ikastetxean hasi zituen ikasketak, bere ahizpa txiki Frances Macdonaldekin batera. 1890ean familia Glasgowra joan ziren bizi izatera, eta bertako Glasgow School of Arts ikastetxean matrikulatu zen, bere ahizpa bezala, diseinuko ikasketetan. Bertan, hainbat materialekin hasi ziren lanean, besteak beste metalarekin, bordatuekin eta oihalekin.[4][1]

Lan ibilbidea aldatu

Bere ahizparekin hasi zen lanean 1890ko hamarkadan, haien estudioa ireki zuten Glasgown. Geroago, bere senarra izan zen Charles Rennie Mackintosh arkitektoarekin ibili zen lanean. “The Four” taldea osatu zuen bere ahizparekin eta senarrekin, ezinbestekoa izan zena Eskoziako modernismoa ulertzeko.

Esan beharra dago, nahiz eta emakumea izateagatik zapalkuntza handia jasan izan, eta bere senarraren izenpean lan egin, bere inguruko artista eta arkitektoen artean izena eta ospea zeukala. Senarrak beti aitortu zuen bere lanaren parterik handiena Margaretena zela.[1]

Bere lanak, panelak eta kartelak, Glasgowko estiloaren aitzindariak izan ziren eta gero ospe handia izan duten artistengan eragin handia izan dute, adibidez Klimten lanetan.[5]

Margaret 1933ko urtarrilaren 10ean hil zen, obra handia utzita, obra ezaguna eta kalitate handikoa.[6]

Lanak aldatu

Eskoziako modernismoa ulertzeko ezinbestekoa da Margareten diseinuak kontuan hartzea, izan ere bere lanak, eta bere ahizparenak, Glasgowko estiloa definitu zuten.[5] Estilo horrek Arts and Crafts-en, sinbolismoaren, errealismo eta frantses inpresionismoaren eragina dauka. Margaretenak askotan naturaren sinplifikazioan edo eskematizazioan oinarritzen dira, emakumeak irudikatzen zituen gehienetan, irudi zeltiarretan eta mitologian inspiratuak.[1]

Askotariko euskarri, forma, tamaina eta gaitako lanak egin zituen, margoak, marrazkiak, kartelak, panelak... Beiragintzan eta metalgintzan ere aritu zen. Lan esanguratsuenak igeltsuan egindako panelak dira, barrualdeak dekoratzeko eginak.[4]

Hasierako lanak aldatu

Bere lehenengo lanak Glasgowko eskolan ezagutu zuen eta gero koinatu izan zen Herbert MacNairekin izan ziren. Eskolako zuzendariak kontuan izan zuen MacNairen eta MacDonald-en lanek antzeko estiloa jarraitzen zutela, eta ondorioz, batera erakusten zituzten lanak ikasle erakusketetan, eta horietako batzuk kolaborazioan egindakoak ziren. MacDonald ahizpen estilo lineala eta fina, Aubrey Breadsleyen ahizpengandiko eragina oso argi utziz, makabro eta morboso moduan hartu zuten.

Frances MacDonald aldatu

1896an, bere ahizparekin batera haien lehenengo estudioa ireki zuen, MacDonald Sisters Studio. Biek kolaborazioak egiten zituzten, badira haien serie batzuk ere metalean eginak. Horretaz gain, ilustrazio eta pinturen bildumak dauzkate ahizpek. Buffaloko Unibertsitateak bilduma berezi bat egin du William Morrisentzako egin zuten ilustrazio bilduma batekin, The defense of Guinevere.

Margaretek bere ahizparekin lokal baten proiektua egin zuen. Lokal hori, geroago Mackintoshek egingo zituenen modukoa izan zen. Lokal horiek Eskozian zeuden edateko eta sozializatzeko taberna “pub” horietatik ihes egiteko nahian diseinatu zituzten. Emakumeen sozializazioa sustatzeko leku egokiak ziren, alkoholik saltzen ez zutenak, eta jende kultua, jakintsua batzeko aproposak zirenak. Gaur egungo tetegi edo kafetegi modukoak izanziren. Diseinua espazio garbi, argi, “puritanoa”... egiteko beharragatik sortu zen, eta kolore arrosa eta zuria erabili zuten barrualdea egiteko eta sentsazio horiek lortzeko. Lokal horretan menua edo karta ere haiek diseinatu zuten, triptiko formatua erabiliz.[1]

"The Four" aldatu

Ahizpek haien senarrak ezagututa eta elkarlanean arituta, “the four” taldea sortu zuten, Eskoziako modernismoan ezinbestekoak direnak, Glasgow estiloan gehien bat. Gizonak arkitektoak ziren bitartean emakumeak grafigintzan aritzen ziren gehien bat.[5]

Margaretek batez ere bere senarrarekin lan egin zuen, izan ere, bera arkitektua zen eta diseinatzen zituen lokalak, kafetegi modukoak, Margaretekin elkarlanean egiten zituen, eta Mardareten eragina eta lana somatzen da. Margaretek kartelak eta menuak diseinatzen zituen. Behin Mackintoshek deklaratu zuen, Margaretek egiten zuen lana “bere” lanaren hiru laurdenak zirela.[5]

Bere senarrarekin egindako lanek erantzun oso ona izan zuten Eskoziako goi mailako gizartean eta XX.mendeko 90ko hamarkadan hainbat lan egin zituzten bion artean, “120 Mains Street”, haien lehenengo etxea; “House of an Art Lover (1901), “Rose Budoir” (1902), erakusketak egiteko espazioa; eta “Room de Luxe at the Willow Tea” (1903). Hauentzako Margaretek igeltsuzko panel handi eta dinamikoak egin zituen.[5]

Lanik garrantzitsuenak aldatu

Lan esanguratsuenak “The May Queen”, berak ere egindako The Wassail panel handira lotzeko egin zuena, “Miss Cranston's Ingram Street Tearooms”-entzat; Oh ye, all ye that walk in Willowood”, “Room de Luxe at the Willow Tea”-eskema dekoratiboaren parte izan zena. Hiru artelan hauek orain Kelvingrove museoan daude ikusgarri, Glasgowen.[1]

Azken urteak aldatu

Margareten lanak mende berriko erakusketetan aurkeztu ziren Milanen eta Vienan. Lan horiek mundu osoan eduki zuten izena eta arrakasta, Milango Liberty-n eta Vienako mugimendu sezesionistan ere izan zuen eragina, eta horietan ez ezik, hainbat arkitekto eta artista handirengan ere (Klimt, Hoffman eta Olbrich, adibidez).[5]

Nahiz eta inguru eta mende bereko artistek, intelektualek eta arkitektoek bere lana ezagutu eta goraipatu, urteetan zehar historiaren kontakizun patriarkalean galduz joan da emakume honen izena, eta bere senarraren izenaren atzean gelditu izan da.[5]

1921ean bere senarraren lanetan parte hartzeari utzi zion, bere osasun arazoak zirela eta. Urte bat pasa zen enkargurik jaso gabe, beraz Walberswickera joan ziren bizitzera, artisten artean, naturaletik pintatzen zituzten landareen azterketa lanetan aritzera.[5]

Lehen mundu gerraren ondorioz, Londresera bueltatu ziren, Chelseara. [7] Bertan proiektu grafikoetan aritu ziren, oihalen estanpatuetan eta eszenografietan, nahiz eta lan hauek inoiz ez gauzatu. 1923an, Ingalaterra utzi eta oporrak Rosellonen eman zituen. Frantziara joan ziren eta akuarela asko egin zituen 4 urtetan. Hasieran, 1924ko udan bizi izan ziren Colliouren, eta 1925-1926 eta 1926-1927 urteetan Le Commerce hotelean, PortVendresen. Mackintoshek ekialdeko Pirinioetako paisaia askotako akuarelak margotu zituen.[5]

1927an, Charles gaixotu egin zen. Mackintosh senar-emazteak Londresera itzuli ondoren, medikuek mingaineko minbizia diagnostikatzen zioten.

Arreta-protokoloa gorabehera, haren osasuna degradatu egin zen eta pixkanaka hitzaren erabilera galtzen zuen. Ospitalean, Charles Rennie Mackintosh 19286ko abenduaren 10ean hil zen. Margaretek bost urte iraun zuen, 1937ko urtarrilaren 10ean hil zen Londresen. Obra handia utzi zuen, hala kantitatearen aldetik, nola kalitatearen eta izan duen eraginaren aldetik.[7]

Galería aldatu

Iruditegia aldatu


Erreferentziak[1] aldatu

  1. a b c d e f g h (Ingelesez) «Margaret Macdonald Mackintosh (1864-1933)» Mahler Foundation 2015-01-06 (Noiz kontsultatua: 2023-01-24).
  2. (Gaztelaniaz) «Margaret Macdonald - EcuRed» www.ecured.cu (Noiz kontsultatua: 2023-01-24).
  3. (Gaztelaniaz) «DICCIONARIO LAROUSSE DE LA PINTURA. (COMPLETO: 6 TOMOS) de (SIN AUTOR) | Casa del Libro» casadellibro 2016-09-20 (Noiz kontsultatua: 2023-01-24).
  4. a b (Gaztelaniaz) «HISTORIA DE LA PINTURA MODERNISTA EUROPEA de HANS H. HOFSTÄTTER: Como Nuevo Rústica (1981) Primera edición | Domiduca Libreros» www.iberlibro.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-24).
  5. a b c d e f g h i Poveda, África. (2021-12-13). «Margaret MacDonald, creadora esencial del estilo 'Glasgow'» VEIN Magazine (Noiz kontsultatua: 2023-01-24).
  6. «Margaret Macdonald - 21 obras de arte - pintura» www.wikiart.org (Noiz kontsultatua: 2023-01-24).
  7. a b (Ingelesez) «Charlotte & Peter Fiell – Design Books» fiell.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-24).

Kanpo estekak aldatu