Sarah Margaret Fuller (1810eko maiatzaren 23a - 1850eko uztailaren 19a) estatubatuar kazetari, kritikari eta emakumeen eskubideen defendatzaile bat izan zen[1].

Margaret Fuller

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSarah Margaret Fuller
JaiotzaCambridge1810eko maiatzaren 23a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaCherry Street (en) Itzuli
Brattle Street (en) Itzuli
HeriotzaFire Island1850eko uztailaren 19a (40 urte)
Heriotza moduaistripuzko heriotza
giza hilketa: itotzea
Familia
AitaTimothy Fuller
AmaMargaret Crane
Ezkontidea(k)Giovanni Angelo Ossoli (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, itzultzailea, erreportaria, saiakeragilea, autobiografialaria, idazlea, filosofoa, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, literatura-kritikaria eta abolitionist (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakRalph Waldo Emerson
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioafeminismoa
transzendentalismoa

Find a Grave: 6284077 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Cambrigde (Massachussetts, Estatu Batuak) hirian jaio zen. Aita, Timothy Fuller, legelaria izan zen eta heziketa estua eta klasikoa eman zion alabari.

Erlijio kristau protestanteko kide unitarista zen.

Irakasle aritu zen 1836an Bostongo Temple School izenekoan (Louisa May Alcotten aita Amos Bronson Alcottek 1834an sortua) eta 1837 eta 1839 artean Providence (Rhode Island) hirian.

Ralph Waldo Emerson pentsalariaren laguna izan zen eta unitaristek sortutako traszendentalismoaren taldea sortzen lagundu zuen Concord hirian.

Literatura kritikari moduan hasi zen lanean New York Tribune egunkarian, Horace Greeley zuzendari zela eta, era horretan, egunkari garrantzitsu bateko erredakzioan lanean zegoen lehen emakume kazetaria bihurtu zen.

1840ko hamarkada erdialdera emakumeen eztabaida taldeak antolatu zituen, hainbat gairi buruz hitz egiteko: artea, hezikuntza eta emakumeen eskubideak, besteak beste. Eztabaida hauetan emakumeen eskubideen aldeko hainbat emakumek hartu zuten parte. Aro horretan idatzi zuen bere lanik garrantzitsuena: Woman in the Nineteenth Century ('Emakumea XIX, mendean'), zeineta, batetik, emakumearen independentziaz eta, bestetik, gizonen eta emakumeen arteko harremanetan zegoen ezberdintasuna kentzeko beharraz ari den.

New York Tribune egunkariak Europara bidali zuen kazetari lana egitera. Europan idazle handi asko elkarrizketatu zituen: George Sand, Thomas Carlyle eta abar.

Italian Giovanni Ossoli iraultzailea ezagutu zuen eta harekin ezkondu zen 1847an (seme bat izan zuten elkarrekin). Bikoteak Giuseppe Mazziniren iraultzan parte hartu zuten, erromatar errepublika aldarrikatu nahi zuena: senarrak borrokan partu hartu zuen eta Fullerrek ospitale bat zuzendu zuen bolondres moduan.

Fuller eta haren senarra eta semea 1850ean hil ziren itota, Ameriketara zeramatzan itsasontzia New Yorketik gertu hondoratu zenean. Bertan galdu zen ere Fullerrek Erromatar Errepublikaren historiaz idatzitako lanaren eskuizkribua.

Fullerren lan ugari bere anaia Arthurrek argitaratu zituen At home and Abroad (1856) eta Live Without and Life Within (1858) izenburuekin.

Cambridge hiriko Mount Auburn izeneko tokian Margaret Fullerren omenezko oroitarria dago jarrita.

Lanak aldatu

  • Memoirs, Boston 1857 (Digtalizatuta: 1. zatia, 2. zatia; E-Texte: 1. zatia, 2. zatia)
  • At home and abroad; or, Things and thoughts in America and Europe, 1856; Nueva York 1869 (Digitalizatuta,E-Texto)
  • Art, literature, and the drama, Nueva York 1869 (Digitalizatuta), contiene Papers on literature and art y la traducción de Fuller de Torquato Tasso de Goethe.
  • Life without and life within. Or, Reviews, narratives, essays, and poems, 1858 (Digitalizatuta)
  • Verano en los lagos, Edición y prólogo de Teresa Gómez Reus. La Línea del Horizonte Ediciones, 2017. ISBN 84-15958-71-0

Bibliografia aldatu

  • Urbanski, Marie Mitchell Olesen. Margaret Fuller: Feminist writer and revolutionary (1810-1850) en Spender, Dale (ed.) Feminist theorists: Three centuries of key women thinkers, Pantheon 1983, pp. 75-89. ISBN 0-394-53438-7
  • Wilson, Ellen. Margaret Fuller: Bluestocking, romantic, revolutionary. Farrah, Strauss y Giroux, N.Y. 1977. ISBN 0-374-34807-3

Erreferentziak aldatu

  1. Margaret Fuller-en Find A Grave Memorial. (Noiz kontsultatua: 2019-07-16).