Margaret Clay Ferguson

botanikari estatubatuarra

Margaret Clay Ferguson (Orleans, New York, 1863San Diego, 1951) botanikari estatubatuarra izan zen, arlo horren hezkuntza zientifikoan egindako aurrerapenengatik ezaguna.[1]

Margaret Clay Ferguson

Bizitza
JaiotzaOrleans (New York)1863ko abuztuaren 20a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaSan Diego1951ko abuztuaren 28a (88 urte)
Familia
Familia
Hezkuntza
HeziketaCornell Unibertsitatea 1901) Doktoretza
Wellesley College
Cornell University College of Agriculture and Life Sciences (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Susan Maria Hallowell
Jarduerak
Jarduerakbotanikaria eta landare biltzailea
Enplegatzailea(k)Wellesley College
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Botanika Elkartea

Biografia aldatu

New Yorkeko Orleans-en jaio zen. Ikasketak New Yorkeko Liman zegoen Genesee Wesleyan Seminary eskolan egin zituen eta ondoren Wellesley College unibertsitatean botanikan eta kimikan graduatu zen 1891n. Cornel Unibertsitatean egin zen botanikan doktore 1901ean.[2]

Azken urteetan, Floridan lehenbizi eta gero San Diegon bizi izan zen. Bihotzekoak jota hil zen bertan, 1951ean.[3]

Lana aldatu

Wellesley College unibertsitateko botanika irakaslea izan zen eta sailburua izatera iritsi zen 1930an.[2]

Emakume botanikari asko bultzatu zituen unibertsitatean lan egin zuen urte haietan, non laborategiko lana izan zen batez ere irakatsi zuena.[2]

Fergusonek ikerketa egin zuen, bai onddoei buruz, bai eta landareen kasuan Petunia eta koniferen artean Pinus generoez. Bere ikerketaren azken emaitzetako bat izan zen loreen koloreak eta patroiak ez dutela jarraitzen Mendelen legeak jarraitzen. Bestalde, Ipar Ameriketako pinuen historia ikertu zuen.[2]

1932an erretiroa hartu zuen Wellesley Unibertsitatetik, baina ikerketan jarraitu zuen 1938 arte.[2]

Taxonomian bere izena M.C.Ferguson moduan erabiltzen da.[4]

Ohoreak eta sariak aldatu

Ameriketako Botanika Elkartearen lehen emakume presidentea izan zen 1929an.

 
Sasoiko Erakusketa Etxea Wellesleyko Unibertsitatetko Margaret C. Ferguson Greenhouses negutegietan.

Montar Holyoke Unibertsitateak honoris causa doktore izendatu zuen.

Wellesley College Unibertsitateko Lorategi Botanikoaren negutegiek bere izena daramate bere omenez.

Erreferentziak aldatu

  1. Carey, Jr, Charles W. (2000-02). Ferguson, Margaret Clay. In American National Biography Online. Oxford University Press (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  2. a b c d e Proffitt, Pamela, (ed.). (1999). Notable women scientists. Detroit [u.a.]: Gale Group ISBN 0787639001..
  3. Shearer, Benjamin F. (ed.) (1996). (1996). Notable women in the life sciences: a biographical dictionary. Westport, Conn. [u.a.]: Greenwood Press, 128-131 or. ISBN 0313293023..
  4. M.C.Ferguson. In IPNI.. .

Kanpo estekak aldatu