Marduk-apal-iddina II.a

Marduk-apal-iddina II.a, Merodac-Baladan II.a bezala ere ezaguna, Babiloniako XI. dinastiako errege bat izan zen, bi alditan gobernatu zuena, lehena K.a. 722tik K.a. 710 bitartean, eta bigarrena K.a. 703an.

Marduk-apal-iddina II.a

Babiloniako errege

Bizitza
JaiotzaK.a. VIII. mendea
HerrialdeaBabiloniar Inperioa
HeriotzaElam, K.a. VIII. mendea ( urte)
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

Lehen erregealdia aldatu

Aramaikoa, Bit-Yakinen jaioa, Itsasoko Herrialdeko erregea zen, eta pertsonalki joan zen garailea gurtzera, Tiglath-Pileser III.a asiriarrak Nabu-mukin-zari babiloniarra K.a. 729an kargutik kendu zuenean. K.a. 722an, behin-behineko akordio bat sinatu zuen Sargon II.arekin, eta une larriak pasatzen ari zen barne matxinaden ondorioz. Baina, handik gutxira, Babilonian sartu zen, eta Elamen laguntzarekin, boterea lortu zuen.

K.a. 710ean, Sargon II.a, jada bere mugak ziurtatzea lortu zuena, Babilonia berreskuratzeko prestatu zen. Merodac-Baladanek, elamitarren laguntza jasotzea espero zuen, baina laguntza hau ez zen sekula iritsi, eta asiriar tropen aurrean atzera egitea beste erremediorik ez zitzaion geratu, eta Itsasoko Herrialdeko lurralde zingiratsuan babestu, tronua, beste behin, Babiloniatik Asiriara pasatuz.

Bigarren erregealdia aldatu

K.a. 703an, Merodac-Baladan berriz agertu zen Itsasoko Herrialdetik, eta Marduk-zakir-suma II.a errege babiloniarra bota zuen kargutik, honi buruz ezer ezagutzen ez delarik, tronua bigarren aldiz lortuz. Marduken Esagil tenpluko altxorrak izateari esker, Elameko Shutruk-Nahhunte II.a erregearen laguntza ziurtatu zuen, tropak bidali zizkiona. Baina, Senakerib errege asiriarrak, biak garaitu zituen, eta, Babilonian, Belibni jarri zuen, Asirian hezitako noble babiloniar bat. Berriz, Merodac-Baladanek, Itsasoko Herrialdean babestu behar izan zuen, non asiriar tropek ezin izan zuten harrapatu.

Senakerib Asiriara itzuli zen, harrapakin handi batekin, baina babiloniarra handik gutxira itzuli zen, Mesopotamia hegoaldean lan iraultzaile bat abiaraziz. Beste behin, Senakeribek erronkari erantzun zion, eta K.a. 700ean, tropak bidali zituen, oraingoan ere, Merodac-Baladan irristakorra harrapatzerik izan ez zutena, oraingoan Elamen babestu baitzen. Soilik honen anaiak eta zenbait errege printze harrapatu zituzten.


Aurrekoa
Salmanasar V.a lehen erregealdian eta Marduk-zakir-shumi II.a bigarrenean
Babiloniako erregea
K.a. 722-K.a. 710 eta K.a. 703
Ondorengoa
Sargon II.a lehen erregealdian eta Belibni bigarrenean