Marcuelloko gaztelua gaztelu erromanikoa da, Loarreko Sarsamarcuello herrian dagoena, Huescako probintzian (Aragoi, Espainia).[1]

Marcuelloko gaztelua
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Aragoi
Probintzia Huescako probintzia
UdalerriaLoarre-Lobarre
Koordenatuak42°19′30″N 0°41′30″W / 42.325036°N 0.691553°W / 42.325036; -0.691553
Map
Arkitektura
EstiloaArte erromanikoa
Ondarea

Historia aldatu

1074an Antso V.a Ramirez erregearen aginduz eraikia izan zen, Gállego ibaiaren arroen aurkako erasoaldiak bertan antolatzeko asmoz. 1105era arte Petri Santzez bere tenentea izan zen, gero Barbatuerta eta Antso Enekoitz (1110-1160) tenenteen eskuetan izan zen. 1488an oraindik biztanleak zituen baina Sarsamarcuello eta Linás de Marcuello aldera joan ziren eta 1610ean husturik zegoen.

2006an Espainiako Gobernuak kultura ondasun izendatu zuen.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Castán Sarasa, Adolfo. (2004). Torres y castillos del Altoaragón. Huesca: Publicaciones y Ediciones del Alto Aragón, S.A., 510 or..[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.