Marcelo Tieppo Huertas (São Paulo, 1983ko maiatzaren 25a -) Brasilgo saskibaloi jokalaria da, ACBko Kirolbet Baskonia taldean 4 urtez ibiltakoa[1].

Marcelinho Huertas

Bizitza
JaiotzaSão Paulo1983ko maiatzaren 25a (40 urte)
Herrialdea Brasil
 Italia
Hezkuntza
HeziketaCoppell High School (en) Itzuli
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
Club Athletico Paulistano (en) Itzuli-
Saski Baskonia-
Bilbao Basket-
Fortitudo Pallacanestro Bologna (en) Itzuli-
Club Joventut de Badalona-
FC Barcelona-
Bartzelona Futbol Kluba-
Basquetebol do Esporte Clube Pinheiros (en) Itzuli-
Los Angeles Lakers-
Houston Rockets-
 
Posizio edo espezialitateaantolatzailea
eskolta
Pisua85 kilogramo
Altuera191 zentimetro

Facebook: MarcelinhoHuertas Twitter: Huertas09 Instagram: marcelinhohuertas Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

Huertas Brasilgo Pinheiros taldeko harrobian ibili zen 2002an Novo Basquete Brasil Ligan debutatu arte. 2003-04 denboraldian FMU Sao Paulo taldean aritu zen. 2004an ACB Ligako DKV Joventutek fitxatu eta hiru urte eman zituen han[2][3].

2007-08 denboraldian Bilbao Basket taldean aritu zen. Denboraldi bikaina egin zuen, eta ligako jokalari baliotsuenen talderako hautatu zuten. Hortik Legako Fortitudo Bologna taldera pasa zen[4]. Italian urtebete pasa ondoren, Euskal Herrira itzuli zen 2009ko abuztuan Saski Baskoniak fitxatu zuelako[5][6]. 2011. urtean Regal FC Barcelona taldeak fitxatu zuen[7].

2015ean jauzia egin zuen NBAra, eta 2 denboraldiz Los Angeles Lakersen jokatu zuen.

Selekzioa aldatu

Brasilgo selekzioan ibilitakoa, 2006ko Munduko Txapelketan izan zen. Urte hartan, Tiago Splitter taldekidea izanik, Hegoamerikako txapelduna izan zen selekzioarekin eta txapelketako Jokalari Baliotsuenaren Saria ere irabazi zuen.

Taldeak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu