Marcel Queheille

txirrindulari zuberotarra

Marcel Queheille (Zalgize-Doneztebe, 1930ko martxoaren 16a - Oloroe-Donamaria, 2021eko uztailaren 17a) zuberotar txirrindulari profesionala izan zen 1957etik 1963 arte. Bere emaitzarik onena 1959ko Frantziako Tourrean lortu zuen, non Baionan amaiera zuen etapa irabazi zuen.[1]

Marcel Queheille
Bizitza
JaiotzaZalgize-Doneztebe1930eko martxoaren 16a
Herrialdea Zuberoa, Euskal Herria
HeriotzaOloroe-Donamaria2021eko uztailaren 17a (91 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
 

Biografia aldatu

"Deabru gorria" ezizenarekin zen ezagun tropelean, eta 1957 eta 1963 urteen artean izan zen profesional. Jacques Anquetil eta Raymond Poulidor txirrindulari historikoentzat lanean aritzea egokitu zitzaion, baina bere ibilbidean izan zuen loriarako aukerarik: 1959an Frantziako Tourreko etapa bat irabazi zuen, Bordele eta Baiona artean jokatu zena. Bi marka ezarri zituen garaipen horrekin: Euskal Herrian bertan etapa bat irabaztea lortu zuen lehenbiziko euskal ziklista izan zen, eta, horrez gain, etapa bat irabazi duen zuberotar bakarra da.[2]

Queheille Zalgizen jaio zen, 1930eko martxoaren 16an, eta jaioterrian bizi izan zen heriotzara arte. "Hemen sortua naiz, Zalgizen, eta hil nahi nindukezu Zalgizen", adierazi zion Euskaldunon Egunkaria-ri 2002an eman zion elkarrizketa batean. Tourreko etapaz gain, bertze garaipen handi bat du palmaresean: Dauphine Libere astebeteko itzuli ospetsuko etapa bat, 1959an irabazia, Tourrean besoak altxatu zituen urte berean.[2]

Profesionaletan egin zituen zazpi urteetan Frantziako lau Tourretan parte hartu zuen, eta Espainiako hiru Vueltatan. Txirrindulari txikia eta arina zen, eskalatzaile petoa. Tourreko sailkapen nagusian 21.a izan zuen posturik onena, eta Vueltan, berriz, 26.a (biak 1961ean).[2]

Palmaresa aldatu

1956

  • Cazès-Mondenard
  • Tarbes

1957

  • Felletin
  • Grand-Bourg
  • 2. Akitaniako Zirkuituan

1958

  • Bessereix
  • Villefranche-en-Rouerge

1959

1960

1961

1962

  • Akitaniako Zirkuituko etapa 1

Emaitzak lasterketa nagusietan aldatu

Lasterketa 1957 1958 1959 1960 1961 1962 1963
Italiako Giroa - - - - - - -
Frantziako Tourra 30. - 26. 50. 21. - -
Espainiako Vuelta - - - - 26. utzi utzi
Txirrindularitzako Munduko Txapelketak   - - - - - - -

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu