María Calderón

aktore espainiarra

María Inés Calderón (Madril, 1611Valfermoso de las Monjas (Guadalajarako probintzia), 1678), herrian «La Calderona» eta «Marizápalos» bezala ezaguna, abeslari eta antzerki aktore ospetsua izan zen. Filipe IV.ren amorantea eta bere seme bat izan zuen, Joan José Austriakoa, sasikosemea. Bere ahizpa, Juana Calderón, abeslaria eta aktorea izan zen ere bai eta askotan biak nahastu egiten dira.[1]

María Calderón

abadesa

1643 - 1646
Bizitza
JaiotzaMadril, 1611
Herrialdea Espainia
HeriotzaValfermoso de las Monjas, 1646 (34/35 urte)
Familia
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea

Biografia aldatu

Ospe handiko emakumea izan zen. Hamasei urtekin oso gazte ederra zela esaten zen eta garaiko antzerkiaren benetako izarra. Bere biografiari buruz datu asko ez daude. Dirudienez hamasei urtekin ezkonduta zegoela eta amorante batzuk zituela, tartean Ramiro Núñez de Guzmán noblea; dena dela, ahal da ere ahizparenak izan eta historiak bienak nahastu izana. Erregeak orduan ezagutu zuela, Madrilgo etxarteko antzokian.[2]

Erregearekin izan zuen harremana eszenatokiak uztera behartu zion, bere arrakasta handiaren erdian. Erreginarekin ere arazoak izan zituen zeren eta Elisabet Borboikoak ez zuen onartu espektakuluak eta zezenketak ikusteko Maríak Madrilgo Plaza Nagusiko ohorezko palko bat erabiltzeko eskubide izatea. Ondorioz, plazaren izkin batera eramaten zuten eta bere balkoia herriak «Marizápalosen balkoia» deitu zion.[3] Marizápalos izengoita abesti ezagun batetik zetorkio gazteari.

Joan José Austriakoa, erregearen sasiko semea, Ramiro Núñezen etxean jaio zen, 1629an. Nahiz eta Maríak ez onartu egun batzuetara haurra kendu zioten printzipe mailako heziketa izateko. Jaioberrien liburuan lurraren semea gisa jaso zuten, guraso ezezagunen haurrei izendatzen zitzaien moduan garaiko ohitura jarraituz. Dena dela, 1642an aitak onartu zuen bere semea zela.

Haurra jaio ondoren María eta erregearen arteko harremana bukatu zen eta emakumeari Valfermoso de las Monjasen zegoen San Joan Bataiatzailearen monasterioan sartzeko agindu zioten.[4] Ia hamabost urte moja izan zen eta 1643tik 1646ra komentuko abadesa.[1] Bere heriotza ez dago oso garbi. Kondaira baten arabera bidelapur batez maitemindu zen eta harekin mendira ihes egin zuen; horregatik Calderona mendikatea izendatu zen Valentzia iparraldeko mendikatea, emakumea bertan ezkutatu omen zelako. Madrilgo aktoreen elkartearen arabera Madrilen 1678an hil omen zen eta azken urteetan elkarteak diruarekin lagundu ziola. Berriro ere ahizparen biografiarekin nahasten da eta ez dago garbi zein zen bat eta zein bestea.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu