María Asunción Aramburuzabala

mexikar enpresaburua

María Asunción Aramburuzabala Larregui (Mexiko Hiria, 1963ko maiatzaren 2a) mexikar enpresaburua da. Bost mila milioi dolar baino gehiagoko ondarearekin, Mexikoko emakume enpresabururik aberatsenetakoa da.[1]

María Asunción Aramburuzabala

Bizitza
JaiotzaMexiko Hiria1963ko maiatzaren 2a (60 urte)
Herrialdea Mexiko
Familia
Ezkontidea(k)Tony Garza (en) Itzuli  (2005 -  2010)
Hezkuntza
HeziketaInstituto Tecnológico Autónomo de México (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua
Jasotako sariak

Bizitza aldatu

María Asunción Aramburuzabala Mexiko Hirian jaio zen 1963an. Gaztetan Mexikora joandako Félix Aramburuzabala eskoriatzar enpresaburuaren biloba da, Grupo Modelo garagardotegiaren sortzaileetako bat eta enpresaren presidente izandakoa.[2] Bere aita, Pablo Aramburuzabala Ocaranza, garagardotegiaren akziodun nagusia izan zen.

Aramburuzabala Kontabilitatean lizentziaduna da Mexikoko Teknologia Institutu Autonomoan. 1995ean aita hil zitzaion eta 1996an Grupo Modeloren presidenteordetza hartu zuen.[2][3] Gainera, Tresalia Capital aliantza sortu zuen bere ahizpa eta bien amarekin familiaren inbertsioak dibertsifikatzeko.

1982tik 1997ra Paulo Patricio Zapata Navarrorekin ezkonduta egon zen eta bi seme izan zituzten: Pablo eta Santiago. 2005ean apirilaren 23an Antonio Óscar Garza Quintana hartu zuen senar, Ameriketako Estatu Batuen enbaxadorea Mexikon, baina banandu ziren 2009an.[4][5]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Maria Asuncion Aramburuzabala & family» Forbes (Noiz kontsultatua: 2018-03-09).
  2. a b (Gaztelaniaz) Valencia, Sonya. (2006-01-08). «´Mariasun´ Aramburuzabala, un genético amor por los negocios» El Universal (Noiz kontsultatua: 2018-03-09).
  3. (Ingelesez) Thompson, Ginger. (2002-07-20). «THE SATURDAY PROFILE; Daddy's Girl Turns Beer-and-TV Billionaire» The New York Times (Noiz kontsultatua: 2018-03-09).
  4. (Gaztelaniaz) Varela Mayorga, Rita. (2007-10-21). «La heredera que rompió moldes, Aramburuzabala» El Universal (Noiz kontsultatua: 2018-03-09).
  5. (Gaztelaniaz) «Aramburuzabala y Garza se divorcian» Expansión 2010-05-10 (Noiz kontsultatua: 2018-03-09).