Manuel Granell Muñiz (Oviedo, 1906ko ekainaren 18a - †Caracas, 1993ko azaroaren 12a) espainiar saiakera egile eta kritikaria izan zen. Zuzenbide eta filosofia ikasketak egin zituen Oviedon. Espainiako Gerra Zibila bukatuta, Venezuelara erbesteratu zen, eta eskolak eman zituen Caracasko Unibertsitatean. Filosofia eta antropologiari buruzko obra oparoa argitaratu zuen, Manuel Cristóbal izengoitiaz, Umbral (1941, Ataria) izeneko poesia bilduma labur batez gainera: Lógica (1949, Logika), El humanismo como responsabilidad (1959, Humanismoa erantzukizun gisa), eta El hombre, un falsificador (1968, Gizona, fatsutzaile), besteak beste. Literatura kritikari gisa, aurreko belaunaldiko idazleen azterketak egin zituen gehienbat: Estética de Azorín (1949, Azorinen estetika), Ortega y su filosofía (1960, Ortega eta bere filosofia).

Manuel Granell
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakManuel Granell Muñiz
JaiotzaOviedo1906ko ekainaren 18a
Herrialdea Espainia
HeriotzaCaracas1993ko azaroaren 12a (87 urte)
Hezkuntza
HeziketaOviedoko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, unibertsitateko irakaslea eta literatura-kritikaria
Enplegatzailea(k)Venezuelako Unibertsitate Zentrala

Erreferentziak aldatu