Manuel Alvar López espainiar hizkuntzalari, olerkari eta saiakera-idazlea (Benicarló, Castelló, 1923Madril, 2001).

Manuel Alvar
katedradun


katedradun

Bizitza
JaiotzaBenicarló1923ko uztailaren 8a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril2001eko abuztuaren 13a (78 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaZaragozako Unibertsitatea
Madrilgo Unibertsitatea
Salamancako Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktorea
Doktorego ikaslea(k)Pedro Martín Butragueño
Hizkuntzakgaztelania
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakdialektologoa, erromanista, hispanista, historialaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Madrilgo Complutense Unibertsitatea
New Yorkeko Unibertsitatea
Madrilgo Unibertsitate Autonomoa
Granadako Unibertsitatea
State University of New York at Albany (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaReal Academia Española
Historiaren Errege Akademia
Academia Mexicana de la Lengua
Zientzia eta Humanitateen Heidelbergeko unibertsitatea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaerromatar katolikoa

Biologia aldatu

Filosofia eta letretan doktorea da. Espainieraren gramatika historikoa irakatsi zuen Salamancan, eta irakasgai bereko katedraduna izan da Granadan, Madrilen eta Albanyko Unibertsitatean, New Yorken. Parisko Hizkuntzalaritza Elkarteko eta beste ikerketa- eta zabalkunde-erakunde askotako kide da, eta bere ikerketek eremu zabalak hartzen dituzte, Erdi Aroko eta gaur egungo literaturatik hasi eta informatikarainokoak. Hizkuntzaren geografiaren arloan eraberritzaile izanik, bultzada handia eman dio espainieraren dialektologiari. Hainbat herrialdetako (Andaluzia, Kanariar Uharteak, Aragoi, Nafarroa eta Errioxa) Hizkuntz eta Etnografia Atlasetan eta beste zenbait ikerketetan laguntzeaz gainera, Bernard Pottier hizkuntzalari frantsesarekin batera Espainieraren Morfologia Historikoa argitaratu zuen 1983an. Olerkigintzan eta saiakeraren arloan ere lan zabala egina da. Olerki-liburuei dagokienez, liburu zaharrak argitaratu ez ezik (Apolonioren Liburua, Egiptoko Andre Mariaren Bizitza, etab.), berriak ere asko idatzi ditu: Dolor de Sangre (1949), Sonetos de las ausencias (1966), Sangre reposada (1973), Las granadas en el ramo (1984), etab. Saiakeren artean aipagarriak dira Delmira Agustiniren poesia (1958), Galdosengandik Miguel Angel Asturiasengana (1976), Hizkuntza eta gizartea (1976), etab. 1974an Real Academia Española erakundean sartu zen, eta bertako zuzendaria izan zen 1988-1991 urteetan. 1976an, berriz, Literaturaren Sari Nazionala jaso zuen bere zientzia lanagatik. 1999. urtetik aurrera Real Academia de la Historiako kide izan zen.

Erreferentziak aldatu