Mansio

atsedena eta ostatu hartzeko leku ofiziala erromatar bideetan

Antzinako Erroman mansio (pl. mansiones) galtzada erromatarretako geltoki ofiziala zen[1], gobernu zentralak mantendua ofizial eta negozio gizonen erabilerarako Inperiotik egiten zituzten bidaietan. Mansio terminoa latinezko maneretik eratorria da, eta horrek esan nahi du gaua bidaia leku batean igarotzea. Denborarekin, mota guztietako bidaiariak hartzeko egokituak izan ziren, baita enperadorea bera ere. Mansioak mansionarius izeneko ofizial batek kudeatu eta ikuskatzen zituen[2].

Erromatar mansio bat Einingen.

Galtzada erromatarretan, 30 eta 45 km arteko distantzia zegoen bi mansioen artean. Bien artean hiru mutatio zeuden, 10 eta 15 km arteko distantziaz bereizitako posta txikiak.

Arkitektura ezaugarriak aldatu

Bere egituretan, aurkitu diren hondakin arkeologiko ugariengatik, orokorrean ostatuen propioak diren gelak nabaritzen dira: harrera, termak, gelak, jangela eta sukaldea bere labe eta sutegiarekin, aletegia eta ukuiluez gain[3].

Egungo Arabako lurraldeetan Antoninoren ibilbidean Suessatio izeneko mansioa aipatzen da, terma bat inguruan izaten duten horietakoa; uste da Susessatio Arkaia izan daitekeela[4].

Jatorria eta bilakaera aldatu

Persiar Inperioko lurreko galtzada-sare trinkoak 25 kilometroro geltokiak zituen, egun bateko distantzia, eta karabansaraiz egokituta[5].

Grekoek, berriz, honako izen hauek dituzte: κατάλυσεως (“gaueko harrerarako egiturak”) eta καταγωγαί. Herodotoren arabera, 111 zeuden Sardesetik (Asia Txikian) Susarako (Persian) errepidean[6].

Hasieran, mansioei castra deitzen zitzaien, eta, seguruenik, lurrezko lubakiz itxitako kanpalekuak besterik ez ziren. Denborarekin, legioentzako kuartel eta hornitze-biltegi (horrea) ez ezik, maila handiko bidaiariak hartzeko eraikin handi ere bihurtzen dira. Leku horietan, cisariiek[7] bi gurpileko (cisia) edo lau gurpileko (esseda) gurdiak alokatzen edo garraiatzen zituzten batetik bestera.

Galtzada erromatarretan zehar zeuden beste geltoki mota batzuk aldatu

Erromatar garaian idatzitako eta ondoren kopiatutako zenbait bide gidatan, Inperioan barna zeuden mansioak eta mutatioak aipatzen dira, bate zere mansioak. Horrelakoa da, adibidez Antoninoren Ibilbidea, adibidez. Horiei esker, garai hartako herri eta hiri asko aurkitu ahal izan dira edo gutxi gorabeherako kokapena asmatu.

Caupona aldatu

Cauponae sistema pribatu bat jartzen zen mansio-etatik gertu. Mansio baten funtzio berberak zituzten, baina ospe txarrekoak ziren, eta hona, emagaldu eta lapurrak etortzen ziren.

Taberna aldatu

Diruz hobeto zebiltzan bidaiariek, cauponae-ak baino zerbait finagoa eskatzen zuten. Galtzaden lehen denboretan, galtzadaren batetik gertu zeuden etxeak, legez behartuta zeuden hala eskatzen zuen edonor hartzera. Ez dago inongo zalantzarik sarrien erabiltzen ziren etxeak laster bihurtu zirela lehen taberna-k, hauek, ostatuen antzekoagoak zirelarik, gaur egun taberna bezala ulertzen denarena baino.

Mutatio aldatu

Geltoki mota hauek, ibilgailu eta animaliei zerbitzua ematen zieten. Mutatioetan, zaldiak aldatu eta freskoago zeuden beste batzuk hartzen ziren. 12-18 miliaka eraikitzen ziren. Konplexu horietan, gidariak, gurpilak edo gurdia egokitzeko zerbitzuak har zitzakeen edo botikak edo albaitari bat lortu bere animalientzat.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Smith, William. «MA´NSIO. A Dictionary of Greek and Roman Antiquities (1890)» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2023-07-21).
  2. «LacusCurtius • Mansio (Smith's Dictionary, 1875)» penelope.uchicago.edu (Noiz kontsultatua: 2023-09-21).
  3. «Godmanchester Roman Mansio (c) Stuart Bond 2002» web.archive.org 2006-07-10 (Noiz kontsultatua: 2023-09-21).
  4. «Arkaiako Arkeologi gunea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-09-21).
  5. Velázquez Muñoz, Joaquín. (2013). «Las estaciones reales durante el período aqueménida» LVCENTVM XXXII: 185-203...
  6. Herodoto, Historiak II, V, 52: "Aipatu ditudan postalekuak, guztira, ehun eta hamaika dira. Beraz, Sardestik Susara doan bidaiariak beste horrenbeste ostatu izango ditu atseden hartzeko." (Josu Naberanen itzulpena, KLASIKOAK bilduma, 1997)
  7. «Latin Definition for: cisarius, cisarii (ID: 10134) - Latin Dictionary and Grammar Resources - Latdict» latin-dictionary.net (Noiz kontsultatua: 2023-09-21).

Kanpo estekak aldatu