Mangravearen Opera Etxea (Bayreuth)

Mangravearen Opera Etxea (alemanez Markgräfliches Opernhaus) Bavariako Bayreuth hirian dagoen Opera Etxe famatua da.

Mangravearen Opera Etxea
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kokapena
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Bavaria
Gobernu-eskualdeFrankonia Garaia
Alemaniako hiri-udalerriBayreuth
Koordenatuak49°56′40″N 11°34′43″E / 49.944345°N 11.578664°E / 49.944345; 11.578664
Map
Historia eta erabilera
Berreraikuntza2012 - 2018
Berreraikuntza 1820
Berreraikuntza 1935
Berreraikuntza 1970(e)ko hamarkada
Inaugurazioa1748
Arkitektura
ArkitektoaJoseph Saint-Pierre (en) Itzuli
EstiloaArkitektura barrokoa
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(i) eta (iv)
Erreferentzia1379
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-ematea2012 (XXXVI. bilkura)
Kontaktua
HelbideaOpernstraße 14, 95444 Bayreuth
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Frederiko Mangraveak eraiki arazi zuen 1744 eta 1748 artean. Horretarako Joseph Saint-Pierre arkitektua ekarri arazi zuen eta estilo barrokoan eraiki zen. Barnealdea aldiz Giuseppe Galli Bibiena boloniarrak diseinatu zuen, hau ere estilo barrokoan.

Opera Etxearen barrualdea

Kulturalki bultzada garrantzitsua eman zion Bayreuth hiriari, izan ere Opera Etxeak erakarrita bertan bizi izan baitziren Richard Wagner eta Franz Liszt konpositoreak. Biak ere Bayreuthen hilobiratuak daude. Mangravearen emazte Prusiako Wilhelmine pintsesa ere bertan konpositore, zuzendari, antzezle eta idazle lanetan aritu zen.

2000an hasita Bayreutheko jaialdi barrokoa ospatu da urtero. 2010an baina ateak itxi zituen berriztatze lanak zirela eta.

Kanpo estekak aldatu