Manchester United Football Club

Manchester United Football Club Ingalaterra eta Europako futbol talde ospetsuenetakoa da, Manchester hirikoa. Izan ere, Premier League txapelketa 19 aldiz eta Txapeldunen Liga hirutan irabazi ditu. Jokalari gehienak harrobian sortzeko politikak arrakasta handia eman dio klubari hainbat etapatan. The Red Devils ("deabru gorriak") ezizenarekin ezagutzen dira Unitedeko jokalariak.

Manchester United Football Club
Datuak
Izen ofiziala
Manchester United Football Club, Newton Heath LYR Football Club eta Newton Heath Football Club
Motafutbol-kluba, negozioa, futbol taldea eta kapital irekiko enpresa
HerrialdeaErresuma Batua
IzengoitiaThe Red Devils
LigaPremier League
EstadioaOld TraffordTrafford (en) Itzuli
53°27′47″N 2°17′29″W / 53.463055555556°N 2.2913888888889°W / 53.463055555556; -2.2913888888889
 75.731
Agintea
LehendakariaJoel Glazer (en) Itzuli eta Avram Glazer (en) Itzuli
EntrenatzaileaErik ten Hag (en) Itzuli
Egoitza nagusi
JabeaManchester United Limited (en) Itzuli
BabesleaTeamViewer (en) Itzuli
Zeren jabe
Balore-burtsaNew Yorkeko burtsa
Historia
Sorrera1878
Sortzailea
Jasotako sariak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
webgune ofiziala
Facebook: manchesterunited Twitter: ManUtd Instagram: manchesterunited LinkedIn: manchester-united Youtube: UC6yW44UGJJBvYTlfC7CRg2Q TikTok: manutd Musicbrainz: 975127e7-5be1-4c40-a70d-a51409c0ed4a Edit the value on Wikidata
"Busby babes" 1955ean.
FC Barcelonaren aurka 2009ko Txapeldunen Ligako finalean.
Wayne Rooneyren jokaldia Arsenalen aurkako partidan.
Sir Alex Ferguson entrenatzaile mitikoa.

Hiriko beste talde handia den Manchester Cityrekin (the Citizens) lehia estua du.

Historia aldatu

Sorrera eta hasierako urteak aldatu

1878an sortu zuten kluba Lancashire and Yorkshire Railway tren konpainiako futbol taldea bezala. Hasieran konpainia bereko taldeen artean jokatu zituzten partidak. 1893an lehen mailan hasi zen jokatzen baina diru arazoen erruz 1902an desagertu egin behar zuen taldeak eta izena aldatzea erabaki zuen, Manchester United Football Club.

1908an irabazi zuen lehenengo Liga eta 1909an Kopa. 1911ean berriz ere Liga irabazi zuen garai hartako talde indartsu bihurtuz, baina Lehen Mundu Gerraren ondoren taldearen gainbehera etorri zen 1922an maila galdu arteraino. 30. hamarkadan yo-yo taldea bihurtu zen, hainbat igoera eta jaitsiera jarraian izan baitzituen.

Matt Busby: lehenengo urrezko aroa aldatu

Bigarren Mundu Gerra bukatu berritan taldeak Matt Busby entrenatzailea fitxatu zuen 1969 arte taldearen buru izango zena. 1948an Kopa irabaztearekin taldearen "urrezko aroari" hasiera eman zion. 50. hamarkadan hiru liga irabazi zituen eta talde garaiezina osatu zuen baina 1958ko otsailaren 6an taldeak Munichera bidean zihoala hegazkin istripua izan zuen eta garaipen bolada hori bat-batean eten zen. 23 pertsona hil ziren, hauetako 8 taldeko jokalari mitikoak: Geoff Bent, Roger Byrne, Eddie Colman, Duncan Edwards, Mark Jones, David Pegg, Tommy Taylor eta Billy Whelan. Aipatzekoa da 1957an Bilboko Athletic Klubak elurpean Manchesterren aurka jokaturiko partida mitikoa.

Matt Busbyk 60. hamarkadan taldea berriz osatu behar izan zuen. 1963an Kopa, 1965 eta 1967an Ligak eta azkenik 1968an lehenengo Europako Kopa, talde ingeles batez lortzen zuen lehena gainera. Busbyk 1969an utzi zion entrenatzaile izateari 24 urteren ondoren. Hurrengo urteetan ez zuen maila bera lortu eta 15 urtetan Ingalaterrako hiru Kopa baino ez zituen lortu.

Alex Ferguson: bigarren urrezko aroa aldatu

1986an Alex Ferguson entrenatzaile eskoziarrak hartu zuen taldearen ardura eta 1991ean Europako bigarren titulua eskuratu zuen, Errekopa hain zuzen ere. Hilabete batzuk beranduago Europako Superkopa ere irabazi zuen. 1992an Premier League txapelketa berria abiarazi zen eta Manchester bihurtu da talde nagusia. Jokatu diren 21 ekitaldietatik 13 irabazi ditu, Ingalaterrako Ligako palmares nagusian Liverpool FC bera ere gainditu duelarik.

Txapeldunen Liga ere bi aldiz irabazi du 1999 eta 2008an eta bietan Kontinente arteko Futbol Kopa ere irabazi zuen. 2009 eta 2011ea ere finalera iritsi zen, biak FC Barcelonaren aurka galdu bazituen ere.

Bolada honetan ekonomikoki oso indartsu ibili da Manchester United. Hori dela eta, batek baino gehiagok erosi nahi izan du taldea. Lehenengoa Rupert Murdoch izan zen, baina gobernuak operazioa galarazi zuen. 2005ean, halere, Malcolm Glazer-ek, polemikak polemika, erosi egin zuen.

2013tik aurrera aldatu

Alex Fergusonek 2013ko maiatzean utzi zuen taldea eta David Moyes fitxatu zuen. Denboraldi eskasa izan zuen, izan ere ligan 7. postuan gelditu eta ez zen Europako txapelketetarako sailkatu. 2014ko uztailean Louis van Gaal etorri zen baina taldeak antzera jarraitu zuen. 2016an ere bosgarrena izan zen Ligan baina Ingalaterrako Kopa eskuratu zuen. 2017an José Mourinho entrenatzaile zuela eta Ligan apal ibili ondoren Europa League irabazi du finalean Amsterdamgo Ajax 2-0 garaituz.

Uniformea aldatu

XIX. mendean hainbat kolore desberdin izan zituen. 1902an erabili zituen elastiko gorria eta galtza zuriak lehen aldiz. 1922 eta 1927 artean ekipamendu zuria izan zuen, hau izan zen aurrerantzean kolore klasikoak erabiliko ez zituen aldi bakarra.

Historikoa aldatu

Hona hemen Manchester Unitedek historian zehar erabili dituen uniformeak[1]:

     
 
 
 
1879-1880, 1986-1902
     
 
 
 
1880-1887
     
 
 
 
1887-1893
     
 
 
 
1893-1894
     
 
 
 
1894-1896
     
 
 
 
1902-tik aurrera
     
 
 
 
1922-1927

Azken urteak aldatu

     
 
 
 
2013-2014
     
 
 
 
2014-2015
     
 
 
 
2015-2016
     
 
 
 
2016-2017
     
 
 
 
2017-2018
     
 
 
 
2018-2019
     
 
 
 
2019-2020
     
 
 
 
2020-2021
     
 
 
 
2021-2022
     
 
 
 
2022-2023

2023/2024 Taldea aldatu

2023ko uztailaren 5ean eguneratua.

Zbk. Postua Jokalaria
2   ATZ Victor Lindelöf
5   ATZ Harry Maguire
6   ATZ Lisandro Martínez
7   ERD Mason Mount
8   ERD Bruno Fernandes
9   AUR Anthony Martial
10   AUR Marcus Rashford
11   AUR Mason Greenwood
12   ATZ Tyrell Malacia
14   ERD Christian Eriksen
16   AUR Amad Diallo
17   ERD Fred
18   ERD Casemiro
19   ATZ Raphaël Varane
20   ATZ Diogo Dalot
21   AUR Antony
22   ATE Tom Heaton
Zbk. Postua Jokalaria
23   ATZ Luke Shaw
25   AUR Jadon Sancho
28   AUR Facundo Pellistri
29   ATZ Aaron Wan-Bissaka
33   ATZ Brandon Williams
34   ERD Donny van de Beek
36   AUR Anthony Elanga
39   ERD Scott McTominay
43   ATZ Teden Mengi
46   ERD Hannibal Mejbri
47   AUR Shola Shoretire
49   AUR Alejandro Garnacho
73   ERD Kobbie Mainoo
74   ATZ Álvaro Fernández
-   ATZ Alex Telles
-   ATE Dean Henderson
-   ATZ Eric Bailly

Irabazitako txapelketak aldatu

Ingalaterran: 56 aldatu

  • Premier League (19) :
    • 1907-08, 1910-11, 1951-52, 1955-56, 1956-57, 1964-65, 1966-67, 1992-93, 1993-94, 1995-96, 1996-97, 1998-99, 1999-00, 2000-01, 2002-03, 2006-07, 2007-08, 2008-09, 2010-11
  • Ingalaterrako Kopa (12) :
    • 1909, 1948, 1963, 1977, 1983, 1985, 1990, 1994, 1996, 1999, 2004, 2016
  • Ingalaterrako Ligako Kopa (6) :
    • 1992, 2006, 2009, 2010, 2017, 2023
  • Ingalaterrako Superkopa (20) :
    • 1908, 1911, 1952, 1956, 1957, 1965*, 1967*, 1977*, 1983, 1990*, 1993, 1994, 1996, 1997, 2003, 2007, 2008, 2010, 2011, 2012
    • (* Elkarbanatuak)

Nazioartean: 8 aldatu

Kontinente arteko Futbol Kopa aldatu

  • Txapelduna (1): 1999.
  • Finalista (1): 1968.

FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa aldatu

  • Txapelduna (1): 2008.

Txapeldunen Liga aldatu

  • Txapelduna (3) : 1968, 1999, 2008
  • Finalista (2): 2009, 2011

Europa League aldatu

  • Txapelduna (1): 2017.

Europako Errekopa aldatu

  • Txapelduna (1): 1991

Europako Superkopa aldatu

  • Txapelduna (1): 1991
  • Finalista (3): 1999, 2008, 2017

Lagunartekoak aldatu

Jokaturiko nazioarteko finalak aldatu

Txapelketa Urtea Txapelduna Emaitza Finalista Hiria
Kontinentearteko Kopa
eta
FIFA Kluben arteko Kopa
1968   Estudiantes de La Plata 1-0 , 1-1 Manchester United
1999 Manchester United 1-0   SE Palmeiras
2008 Manchester United 1-0   Liga de Quito
Europako Kopa
eta
Txapeldunen Liga
1967-68 Manchester United 4-1   SL Benfica Londres
1998-99 Manchester United 2-1   FC Bayern Munich Bartzelona
2007-08 Manchester United 1-1 (pen:6-5)   Chelsea FC Mosku
2008-09   FC Barcelona 2-0 Manchester United Erroma
2010-11   FC Barcelona 3-1 Manchester United Londres
Europako Superkopa 1991 Manchester United 1-0   Belgradeko Izar Gorria
1999   SS Lazio 1-0 Manchester United
2008   Zenit San Petersburgo 2-1 Manchester United
2017   Real Madril 2-1 Manchester United
UEFA Europa League 2016-17 Manchester United 2-0   Ajax Amsterdam
Europako Errekopa 1990-91 Manchester United 2-1   FC Barcelona

Jokalariak aldatu

Entrenatzaileak aldatu

Euskal taldeen aurkako partidak aldatu

Hauek dira Europako txapelketa ofizialetan Manchester Unitedek euskal taldeen aurka jokatu dituen partidak:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
1956-57 Europako Kopa Final laurdenak Athletic
Manchester Utd.
5-3
3-0
Manchester Utd.
Athletic
2011-12 UEFA Kopa Final zortzirenak Manchester Utd.
Athletic
2-3
2-1
Athletic
Manchester Utd.
2013-14 Txapeldunen Liga Multzokako fasea Manchester Utd.
Real Sociedad
1-0
0-0
Real Sociedad
Manchester Utd.
2020-21¹ UEFA Europa League Final 1/16 Real Sociedad
Manchester Utd.
0-4
0-0
Manchester Utd.
Real Sociedad
2022-23 UEFA Europa League Multzokako fasea Manchester Utd.
Real Sociedad
0-1
0-1
Real Sociedad
Manchester Utd.
  • ¹ 2020-21 denboraldiko joaneko partida Turinen jokatu zen, COVID-19 pandemiaren eraginez Erresuma Batuko biztanleek Espainiar estatura sartzeko debekua baitzuten[2].

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Manchester United - Historical Football Kits. (Noiz kontsultatua: 2017-08-29).
  2. Hoz, Jon Ander De la. «Manchesterren kontra etxeko lanak egin nahi ditu Realak, Turinen» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).

Kanpo estekak aldatu


 
Premier League 2022-23
 

Arsenal | Aston Villa | Bournemouth | Brentford | Brighton | Chelsea | Crystal Palace | Everton | Fulham | Leeds United | Leicester City | Liverpool
Manchester City | Manchester United | Newcastle | Nottingham Forest | Southampton | Tottenham Hotspur | West Ham United | Wolverhampton