Manas poema epikoa1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Kyrgyz herriko manaschi bat Manas poema errezitatzen.

Mota Kultura Ondare Immateriala
Erreferentzia 00209
Kokalekua  Kirgizistan
Eskualdea2 Asia eta Itsas Barea
Izen ematea 2009 (XXXIII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Manas poema (Kirgizeraz: Манас дастаны, ماناس دستانی, Azerbaijaneraz: Manas Dastanı, Turkieraz: Manas Destanı) poema epiko luze eta zaharra da. Manas XI. mendean Uigur etniaren aurka borrokatu zuen Kirgizistango herriaren heroi mitikoa da. Poema hau Odisea baino hogei aldiz luzeagoa da. XV. mendean poemari eskainitako lehenengo erreferentzia idatziak aurkitu dira baina 1885 arte ez zen idatzi; bitartean ahozko usadioz zabaldu zen. Poemaren zatien 65 bertsio idatziak ezagutzen dira gaur egun. 2009an Gizateriaren Kultura Ondare Immaterial izendatu zuen UNESCOk.[1]

Manas aldatu

Heroi honen biografia kondairarekin nahasten da. Borrokalari abertzalea, XI. mendean Uigur etniaren aurka borrokatu zuen. Historialari batzuen ustez Manasen historia benetako anabasa da, mende desberdinetako gertaeren nahasketa.[2] Esan ohi da Manas Ala Too mendietan jaio zela, Talas probintzian, Kirgizistango ipar-ekialdean. Talastik 60 kilometrotan dagoen mausoleo batean lurperatuta omen dago.

Manaschiak aldatu

Poema hau festa tradizionaletan Manaschi izeneko errezitatzaileek errezitatzen dute. Horretarako erritmo melodiko zehatza erabiltzen dute, musika-tresnen laguntzarik gabe. Manaschiak ametsen bidez aukeratuak izaten dira: ametsetan goi mailako pertsonaia epikoak agertzen zaizkie lan horretarako deitzeko. Eskaerari ez badiote baiezko erantzunik ematen, zoritxar handiak etor zatzaizkie, esaterako mutilazioak.

Erreferentziak aldatu

  1. https://ich.unesco.org/en/RL/manas-00209
  2. Tagirdzhanov, A. T. 1960. "Sobranie istorij". Majmu at-tavarikh, Leningrado.

Kanpo estekak aldatu