Mana[1] (hebreeraz: מָן‎mān, grezieraz: μάννα; arabieraz: اَلْمَنُّ‎) Jainkoak israeldarrei basamortuan igorri zien janari miragarria da.[2] Hedaduraz, ustekabean eta ahaleginik egin gabe jasotzen den onura edo gauza onuragarria deitzeko ere erabiltzen dugu.[2] Koranen ere hiru aldiz agertzen da.[3]

James Tissoten "Mana biltzen"
Artikulu hau janari miragarriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mana».

Bibliako Irteera liburuan mana gauero eta goizero agertzen zela ihintza desagertu ondoren, eta eguzkiaren beroak urtu baino lehen jaso behar zela esaten dute.[4] Zenbakien arabera, gauez ihintzarekin iristen zen.[5] Mana martorriren antzeko hazi moduko bat bezala deskribatzen dute, kolore zurikoa, eho eta laberatu ondoren eztiarekin egindako olaten antza zuena,[6] nahiz eta Zenbakietan indiar mirraren kolore berekoa izan eta opiletako batzuk olioztatutako opilen zapoera zutela gaineratu.[7]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2007]
  2. a b Euskaltzaindia. Mana. in: Euskaltzaindiaren Hiztegia..
  3. (Ingelesez) Rippin, Andrew. (2017-4-24). Wiley Blackwell Companion to the Qur'an. John Wiley & Sons, 308 or. ISBN 978-1-118-96480-4..
  4. Ir 16:14
  5. Zen 11:9
  6. Ir 16:31
  7. Zen 11:7-8

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.