Mamen Mendizabal (Madril, 1976ko urtarrilaren 15a) kazetaria eta telebistako aurkezle espainiarra da.

Mamen Mendizábal
Bizitza
JaiotzaMadril1976ko urtarrilaren 15a (48 urte)
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktelebista aurkezlea, irrati-esataria eta kazetaria

IMDB: nm1748616 Facebook: mamen.mendizabal.9 Twitter: mmendizabal1 Instagram: mamenmendi Edit the value on Wikidata

Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean kazetaritzan lizentziatu zen, bere hastapen profesionala SER irrati kateko Hoy por hoy ("Gaurko egunez") irratsaioan Iñaki Gabilondorekin bat erredaktore postuan izan zelarik. Irrati kate horretan 2005eko irailetik 2006ko urtarrila arte La Ventana ("Leihoa") irratsaioan Gemma Nierga kazetariak amatasun-bajaren ondorioz utziriko postuan egon zen. Aurretik urte berdineko uztaila eta abuztuko hilabeteetan kazetari berbera ordezkatua zuen.

2004an Espainiar Telebista Publikoak 59 segundos ("59 segundo") eztabaida saioa aurkezteko kontratatu zuen, honen aurrean 2006ko hasiera arte mantendu zelarik, une honetan sortu berria zen La Sexta telebista katera iragan zen.

Kate honetan La Sexta Noticias ("La Sexta Albisteak") albistegiaren bigarren edizioaren ardura eman zitzaion, bai eta Sexto Sentido ("Seigarren Zentzua", 2006) saioarena ere. Halaber, kate honetan bertan hainbat albistegi eta ikerkuntza saioen aurkezle ere izan da, esate baterako "Viva la República" ("Gora Errepublika") dokumentala aurkeztu zuen.

2010eko apirilaren 5etik aurrera La Sextan eguneroko albisteei buruzko 'Debate: al límite' ("Eztabaida: muturreraino") saioa aurketu ohi du, saio honek edizio bakoitzeko lau esatarien parte-hartzea izan ohi du.

2005an "59 segundos" saioari esker, Albistegietako Komunikatzaile Onenaren ATV sarirako izendatua izan zen, 2006 eta 2008an "La Sexta Noticias" albistegiari esker Albistegietako Aurkezle Onenaren Urrezko TP sarietarako izendatua izan zen.

Telebista eta irratiko beste agerraldi batzuk aldatu

  • Buenafuente (LaSexta)
  • El Intermedio (LaSexta)
  • Splunge (TVE)

Kanpo estekak aldatu