Maltzaga Soraluze, Eibar eta Elgoibarko udalerriek muga egiten duten guneari deritzo. Oso gune estrategikoa da, bertan GI-627 errepidea eta N-634 errepideak elkartzen dira rotonda batean. AP-1 autopista bertatik abiatzen da Gasteiz alderuntz. Gainera autopista hori A-8arekin elkartzen da puntu berean. Antzina, trenbideak ere bertan elkartzen ziren. Hau dena gutxi balitz Deba ibaiak (Soraluzetik) Ego ibaia (Eibartik) jasotzen du bertan.

Maltzaga
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaEibar
Administrazioa
Posta kodea
INE kodea
Geografia
Koordenatuak43°11′38″N 2°26′16″W / 43.19389°N 2.43778°W / 43.19389; -2.43778
Demografia
Biztanleria0 (2022: Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat)
Maltzagako errepide-lotunearen ikuspegia.

2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 2 biztanle ditu.

Demografia eta biztanleria aldatu

Maltzagako biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
1 0 0 1 1 2 3 2

Maltzaga metaforikoa aldatu

Benetako Maltzagaren kokaera estrategikoan oinarrituz, Telesforo Monzon zenak Maltzaga metaforikoa aldarrikatu zuen, proposamen politiko gisa, abertzaleen arteko batasuna eskatuz: "Gerokoak geroko utzi. Orain, goazen abertzale guztiok batera Maltzagara".

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Kanpo estekak aldatu