Malakako itsasartea[1] (malaysieraz: Selat Melaka, jawiz: سلت ملاك) hego-ekialdeko Asiako itsasartea da, Malaysiako penintsularen eta Indonesiako Sumatra uhartearen artekoa, Andamango eta Hego Txinako itsasoak lotzen dituena. 930 kilometro luze da, eta 38-393 kilometroko zabal. Izena, Malaka hiritik datorkio.

Malakako itsasartea
Selat Melaka
Malakako itsasartea is located in Asia
Malakako itsasartea
Malakako itsasartea
Malakako itsasartea (Asia)
OzeanoaIndiakoa eta Barea
EskualdeaIndonesia, Malaysia, Singapur
KontinenteaAsia
Koordenatuak2°30′00″N 101°10′00″E / 2.5°N 101.1667°E / 2.5; 101.1667
Luzera930 km
Zabaleragune estuenean 38 km
Sakonerahandiena: 8.765 m

Garrantzi handiko itsasbidea da, egunean 300 bat itsasontzik zeharkatzen baitute[2]. Ibilbideak Ozeano Bareko Txinako Itsasoak eta Europa lotzen ditu, Indiako ozeanoa eta Suezeko kanalaren bidez. Itsasartean dagoen arazorik larriena pirateria da[3].

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).
  2. Fau, Nathalie. Le détroit de Malacca: porte océane, axe maritime, enjeux stratégiques. geoconfluences.ens-lyon.fr (Noiz kontsultatua: 2016-08-30).
  3. Rekondo, Txente. Piratak XXI. mendean. nabarralde.com (Noiz kontsultatua: 2016-08-30).

Kanpo estekak aldatu