Malú

abeslari espainiarra

María Lucía Sánchez Benítez, Malú izen artistikoaz ezaguna (Madril, Espainia, 1982ko martxoaren 15a) abeslaria da. Paco de Lucía gitarra-jotzaile ospetsuaren iloba da, eta Pepe de Lucía flamenko-kantariaren alaba.

Malú

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Lucía Sanchez Benítez
JaiotzaMadril1982ko martxoaren 15a (42 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
AitaPepe de Lucía
AmaPepi Benítez
Bikotekidea(k)
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
Izengoitia(k)La jefa
Ahots motamezzosopranoa
Musika instrumentuaahotsa

maluweb.com
IMDB: nm1401158 Facebook: MaluOficial Twitter: _MaluOficial_ Instagram: _maluoficial_ Spotify: 3TLGNOdp1UWYMnV5XG9HkR iTunes: 17005374 Last fm: Malú Musicbrainz: ba340d34-dbe4-4624-8f0c-53460e7f5325 Songkick: 401564 Discogs: 1069697 Allmusic: mn0000669014 Deezer: 12890 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

  • Musikan, profesionalki, hamabost urterekin hasi zen, Jesus Yanes ekoizleak jai batean abesten entzun zuenean. Pep´s Records disko etxean aurkeztu zuen eta, 1998an lehenengo diskoa grabatzen hasi zen, “Aprendiz”, Alejandro Sanz eta Pedro Guerraren lankidetzarekin. Urte horretan SGAEk artista berrien artean onena izendatu zuen.
  • Aprendiz lanaren ondoren, 1999an, Cambiaras etorri zen. Abeslariak lan horri buruz esan zuen desberdintasunik garrantzitsuena ahotsa zela, nagusiagoa zelako. Hamar egunetan 100.000 ale saltzea lortu zuen.
  • 2001ean hirugarren diskoarekin, Esta vez, itzuli zen, non kolaboratzaile garrantzitsuen parte hartzea izan zuen, Estefano edo Antonio Carmona, besteak beste.
  • 2003an, La Cenicienta filmarentzako abesti bat grabatu zuen.
  • 2004ko otsailaren 3an Malú Por una vez diskoa grabatzen ari zen. Disko hau bere arrakasta guztiak ditu eta baita beste abeslari batzuen laguntza ere. Diskoa apirilaren 19an atera egin zen DVD batekin. DVD honetan gau orreko antzezpen bat ateratzen da eta baita bideoak, argazkiak eta gainerakoak ere.
  • 2005eko apirilean Malúk bere seigarren diskoa atera egin zuen eta Madrilen eta Londresen grabatu egin zen. Diles, Te conozco desde siempre edo Sabes bien abesti ospetsuak bildu egiten ditu. Gainera, Desafio bere zazpigarren lana urriaren 31n atera egin zen.
  • 2007an Tour Desafío izena zuen kontzertu-bira bat egin zuen. Gero, Gracias diskoa atera egin zuen.
  • 2008ko urtarrilean bere bira Andaluziako hiri batzuetan bukatu zuen David De Mariaren ondoan, agiri gaztearen kontzertuetako sailean.
  • Gracias bira 2008ko apirilean hasi eta 2008ko urrian bukatu zen.
  • Vive Maluren bederatzigarren albuma da. 2009ko martxoaren 17an argitaratu zen eta lehenengo singlea A esto le llamas amor izan zen. Mauri Sternek eta Maluk ekoiztu zuten eta Madrilen, Los Angelesen eta Nashvillen grabatu zen. Vive diskoko lehen singleko bideoklipa A esto le llamas amor, izotz pista batean grabatuta zegoen eta Christian Gálvez aurkezleak parte hartu zuen. Vive diskoak, kaleratu eta bi astera, salduenen zerrendan bigarren postua lortu zuen Espainian, lehen postuan, U2 talde irlandarra zegoen.
  • 2010ean Maluk zortzigarren diskoa grabatu zuen. Abesti ospetsuena Blanco y Negro izan zen.
  • 2012an Telecincon La Voz saioan parte hartzen ari da eta disko berria, bilduma bat, prestatzen ari da.

Diskografia aldatu

Estudiozko albumak aldatu

  • 1998: Aprendiz
  • 1999: Cambiarás
  • 2001: Esta Vez
  • 2003: Otra Piel
  • 2005: Malú
  • 2006: Desafío
  • 2009: Vive
  • 2010: Guerra Fría
  • 2013:

Bildumak aldatu

  • 2007: Gracias
  • 2012: Esencial Malú
  • 2012: Dual
  • 2014: Grandes éxitos (Argentinan bakarrik)
  • 2014: Todo Malú

Zuzeneko albumak aldatu

  • 2004: Por Una Vez
  • 2007: Gracias
  • 2011: Íntima Guerra Fría
  • 2014: Malú en directo: DVD Tour Sí

Girak/Tourrak aldatu

  • 1998-1999: Aprendiz Gira
  • 2000: Cambiarás Gira
  • 2002: Esta vez Gira
  • 2003: Otra piel Gira
  • 2004: Por una vez Gira
  • 2005-2006: Malú Gira
  • 2007: Desafío Tourra
  • 2007-2008: Carnet Joven Gira (David de Maríarekin)
  • 2008: Gracias Tourra
  • 2009-2010: Vive Tourra
  • 2011-2012: Guerra Fría Tourra
  • 2013: Dual Gira
  • 2012-2014: Sí Tourra
  • 2015-2016: Caos

Kanpo estekak aldatu