Maite Maruri

opera abeslari euskalduna

Maite Maruri (Plentzia, Bizkaia, 1979ko urtarrilaren 28a) mezzosopranoa da, opera eta zarzuela abeslaria. Espainiako areto ezagun askotan abestu izan du. Rossini eta Mozarten lanetan aditua da, baita Opera barrokoan eta Musika Espainiarrean ere.[1]

Maite Maruri
Bizitza
JaiotzaPlentzia1979ko urtarrilaren 28a (45 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakopera abeslaria
Ahots motamezzosopranoa
Musika instrumentuaahotsa
Musika

Biografia aldatu

Maite Maruri Plentzian jaio zen 1979ko urtarrilaren 28an.

Ikasketak Bilboko Juan Crisostomo de Arriaga Musika Kontserbatorioan hasi eta Madrileko Goi-mailako Kantu-eskolan jarraitu zituen.

Formakuntzan jarraitu zuen Felix Lavillarekin. Klase magistral asko izan zituen, besteak beste, Teresa Berganza eta Sophie Kochekin.

Maite Marurik zera dio: "Musika beti izan dut lagun, bizitza osoan."[1]

Sariak aldatu

2007an Logroño Hiriko Nazioarteko Kantu-txapelketa irabazi eta Placido Domingok bultzatutako "Operalia 2008", Quebec-en egitekoa zen Kantu-txapelketarako hautatua izan zen.[1]

Operak aldatu

Operan hainbat pertsonaia egin ditu:[2]

 
Madrilgo Antzerki Erreala
  • Lucia di Lammermoor Las Palmaseko Pérez Galdos Antzerkian eta Bilboko Euskalduna jauregian ABAO (2019/2020) denboraldian
  • “L`Isola disabitata” Manuel Garcíarena, Bilboko Arriagan eta Santanderreko Jaialdien Jauregian, musika-zuzendaria Rubén Fernández Aguirre eta zuzendari-artistikoa Emilio Sagi zirela
  • “Il viaggio a Reims”, “Werther” eta “Suor Angelica” Madrileko Antzerki Errealean
  • “El Barbero de Sevilla” laneko Rosina Malagan
  • “Norma” Edita Gurberova eta Sophie Kochen ondoan, Nizako Opera Antzerkian eta Parisko Plebel Salan
  • “La vida breve” Fallarena Auditorio Nazionalean
  • “La llama” Usandizagarena, Juanjo Ocónen eta Euzkadiko Orkestra Sinfonikoaren gidaritzapean
  • Lide ta Ixidor Intxaustirena[3]

Kontzertu eta oratorioak aldatu

Kontzertu eta oratorioetan egindako emanaldien artean, hauek azpimarra ditzakegu:[1]

 
Bilboko Euskalduna jauregia
  • “Misa de la coronación” Mozartena, Bilboko Euskalduna Jauregian, Inma Shararen zuzendaritzapean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin.
  • "Réquiem de Mozart” Auditorio Nazionalean.
  • "Stabat Mater” Pergolesirena. Las Rozaseko auditorioan.
  • “Stabat Mater” Orbán György-rena, Iruñeko katedralean.
  • “La pasión según Jesucristo” Salierirena,Bilboko Musika Barrokoko Jaialdian, Christoph Spering maisuaren zuzendaritzapean.
  • “El sueño de una noche de verano” F. Mendelssohnena, RTVEko orkestra sinfoniko eta koruarekin Madrileko Monumental Antzokian.
  • ”Recital de música española” Toulouseko Udako Jaialdian.
  • "Novena de Beethoven”, Madrilgo Auditorio Nazionalean, Bilboko Euskalduna Antzokian eta Bos-en eskutik.
  • ”Zorba el griego” Bilboko koralarekin eta Bosekin

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d (Gaztelaniaz) Biografía – Maite Maruri. (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  2. «MAITE MARURI | Musika Música 2021» www.bilbao700.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  3. «Lide ta Ixidor» Bilboko Koral Elkartea (Noiz kontsultatua: 2023-07-27).

Kanpo estekak aldatu

Maite Maruriren Facebook-a