Maior maila militarra da, kapitainarena baino handiagoa eta teniente koronelarena baino beheragokoa. Goi mailako ofizial eskalako beheko maila da. Armen eta gorputzen arabera, maiorrek, gehienez, eskuadroi, batailoi edo talde bat du bere mende; ehun eta bostehun gizon bitarte. Armada batzuetan, hala nola frantsesean eta espainiarrean, nagusitasuneko graduari komandante deitzen zaio (armada frantsesean maior maila bada, baina, berez, ofizialordeen eskalako goi-maila da, lehen mailako brigada mota baten baliokide).

Armadan, maiorren maila baliokide korbeta-kapitaina da.

Polizia-kidegoetan ere bada maior maila, adibidez, Kataluniako Mossos d'Esquadran.

Maiorren intsigniak aldatu

Bibliografia aldatu