Mainela arkitektura-elementu sostengatzaile bat da, zutabe edo pilare mehe itxura du eta bao bat (ate edo leiho bat) erditik bi zatitan banatzen du.

Mainela leiho batean.

Atari batean kokatuta badago, sarritan erlijio ikonografiaz apainduta egoten da.

Eskailera, balkoi edo baranda bateko barkalun bakoitzari ere, mainel esaten zaio.

Galeria aldatu

Bibliografia aldatu

  • Escudero, Lorenzo; Morales Gómez (2015). Artearen hiztegi bisuala . Madril: katedra. ISBN   978-84-376-3441-8 .

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu